PSN

PSNk ez du Barcinaren kontrako zentsura moziorik aurkeztuko, Madrili men eginez

  • "Dimititzea planteatzera iritsi nintzen, baina ezin da PSN izan krisi hau ordainduko duena". Roberto Jimenezen adierazpenak dira PSNk Madrildik agindutakoa betetzea erabaki ostean. Lurralde Batzordeko kideen %60ko babesarekin atera zuten aurrera proposamena (80 alde, 7 kontra eta 45 abstentzio).


2014ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Herritarrak haserre PSNren egoitzaren aurrean protestan. (Arg: Ekinklik)

Guztira 160 batzarkide ziren baina 28k bozketaren aurretik alde egin dute. PSNk Ferrazi eskatu dio asteazkeneko erabakia berriz aztertzeko (zentsura moziorik ez aurkezteko agindu zuen eta beste inork deitzen bazuen ez babesteko) eta Yolanda Barcinari dimititzeko.

"PSOE Nafarroan ni naiz" eta "Barcinak dimititzen ez badu guk botako dugu" agindu zuen Roberto Jimenezen dimisioa eskatu du PSNko sektore kritikoak.

PSNren egoitza aurrean elkarretaratze burrunbatsua egin du "Barcina go home" mugimenduak. Ostiralean 19:00etan dago deitua hurrengo mobilizazioa.

Ahotsa.info hedabideak jaso zituen irudietan ikusten da sozialista nafarren egoitzaren inguruan nolako giroa zegoen atzo.

ARGIAren irakurle batek ere atzo jasotako irudiok igorri dizkigu:

Protesten argazkiak Ekinklik.org gunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSN
Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Orkoiengo Alejandro López alkatearentzat euskarazko ekitaldiak "pribilegioak" dira

Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


ANALISIA
Agur 'corralito', agur!

Ferrazek baimena eman duenean adostu da zentsura mozioa Iruñean, PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi eta Espainiako Gobernua lotu ondoren. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen Iruñean, “urtarrilerako, otsailerako...”, baina oro har, bai EH Bildu bai PSN isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude