Ernest Maragall ministro ohi eta PSCko kide historikoak alderdia utzi eta Nova Esquerra Catalana alderdia sortu du, PSCko beste hainbat kiderekin batera, Vilaweb agerkariak jakinarazi duenez. Alderdiak Kataluniarentzako estatu propio baten eta autodeterminazio eskubidearen alde egingo du.
Azaroaren 25ean izango diren hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki dute, ez bakarka ezta beste alderdiren batekin koalizioan ere "Ez dugu esperimenturik egin nahi ez eta ere gure izaera galdu nahi".
Biltzar fundazionalak, berez diskretua izan behar zuen baina publikoa izan da. Horren ostean Maragallek esan zuen, PSCn jarraitzea "zentzurik gabekoa eta fikziozkoa" izango litzatekeela.
Maragallek, PSCko alderdikide eta independentista batzuekin batera eginiko bilerak, ezker nazionalista indartsu baten abiapuntu izan nahi du, "CiUk irudikatzen duen eskuin indartsuari" aurre egingo diona izanaz. PSCk lortu ez duena alegia.
Esan dutenez oraindik hasieratan dagoen proiektu bat besterik ez da, eta ideologiaren manifestua joan den astean PSCko 145 kideek bultzatu dutena dela. Horien artean aurkitzen dira Marina Gelli, Antoni Castells, Ernest Maragall eta Juan Manuel del Pozo aholkulari ohiak, Lleidako alkate den Ángel Ros eta Marina Badia Eurodiputatua.