Pruden Gartzia idazleak Lazarraga, ernazimendua euskaraz liburua kaleratu du, bosgarren Juan Zelaia saria irabazi zuen lana. Bertan, Miguel de Cervantes eta Joan Perez Lazarraga elkartu ditu idazleak. Kixoteren pertsonaiaren iturria Lazarragaren birraitonaren anaia (Larraintzargo jauna), erotu zena, izan zitekeela dio ikerlanak. Beste ikerketa lerro batek Cervantes eta Lazarraga Madrilen kokatzen ditu urte berean.