Protestak Alemanian G7aren kontra

  • Istiluak gertatu dira G7a bildua dagoen Elmaueko gazteluaren inguruan, Alemanian. Igandean hasi eta astelehenean amaituko den gailurra “zaintzera”, hasieran 20.000 polizia aurreikusten baziren ere, 24.000 agente destinatu dituzte.


2015eko ekainaren 08an - 11:08

Igandean poliziak  zortzi lagun atxilotu zituen. Hainbat zauritu daude eta horietako bi gutxienez konorterik gabe gelditu ziren poliziaren kolpeen ondorioz.

Nahiz eta prensa askatasuna G7aren printzipio nagusietako bat den, gailurraren berri ematen ari diren 3.700 kazetariek hamarnaka kilometrotara dagoen toki batetik eman behar dute bileraren berri. Haien aurkako erasoak ere izan dira:

Kazetarien aurka oldartu da polizia

Poliziak zazpi kilometroko zabalera eta hiru metroko luzera duen hesia eraiki du.

Ostegunean Munichen G7aren aurkako ekintzaileek gailur alternatibo bat egin zuten. Honez gain 40.000 lagun bildu ziren gailurraren aurka antolatu zuten manifestazioan. Pasaden astean protestak iragarriak zituzten G7aren aurkako ekintzaileek.

Ostegunean Munichen 40.000 pertsona bildu ziren G7aren aurka
Ostegunean 40.000 persona inguru bildu ziren Munichen G7aren aurkako manifestazioan

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antikapitalismoa
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Kargurik gabe aske utzi dituzte Lurraren Altxamenduak sareko atxilotuak

Iazko abenduan hormigoi ekoizle den Lafarge lantegi batean burutu ekintza ekologistari lotua zen ekainaren 5eko sarekada. Kargurik eta kontrol judizialik gabe aske utzi dituzte atxilotu guziak.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


Eguneraketa berriak daude