argia.eus
INPRIMATU
Protestak Guadalajaran (Mexiko) poliziek hil dutelako musukoa ez jazteagatik atxilotutako gizon bat
  • Zientoka manifestalarik protesta egin dute Guadalajara probintziako Jalisco hiriburuan (Mexiko) polizia mexikarraren azken gehiegikeriagatik kexu. COVID-19 dela eta derrigor jantzi beharra dagoen maskara musuan ez eramateagatik Giovanni Lopez izeneko gizon bat atxilotu zuten eta handik ordu batzuetara hilda itzuli familiari.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 05
Istiluetan manifestalariek poliziaren auto bati su eman diote. (Argazkia: La Jornada)

Maiatzaren 4an gertatu arren, egunotan zabaldu dira Giovanni Lopezen atxiloketaren irudiak sare sozialetatik, herritar askoren haserrea piztuz. Egun hartan Ixtlahuacán de los Membrillos herrian poliziek karrikan atxilotu zuten 30 urteko hargin gaztea musukorik ez zeramala eta. Ordu batzuk beranduago bere familiari entregatu zioten haren hilotza. Albistea zabaldu denean protestak piztu dira Jalisco hirian, bertako gobernuaren atarian.

Atxiloketa oso bortitza izan zen eta orain zabaldutako irudietan entzun daitezke poliziei gizona horrela ez tratatzeko erregutzen duten herritarrak:

 Ondoko orduetan zabaldu dira Mexiko osoan hilketa argitzeko eskariak, tartean Guillermo del Toro zinegilearena: