argia.eus
INPRIMATU
Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean
  • Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.

Jon Fernández González 2025eko ekainaren 19a
Ione Arzoz

Redondo Berdintasun Ezkontzaren Legearen 20. urteurrenaren aldeko kanpainaren ekitaldia batean egin du iragarpena, asteazken goizean. Kazetariek PSOEko Jose Luis Abalos Garraio eta Koldo Garcíaren elkarrizketen inguruan galdetu diote, prostituzioan aritzen diren emakumeekin hitzorduak egiteaz mintzatzen baitira horietako batzueetan. 

Redondok honakoa adierazi du: “Audio horiek ispiluaren aurrean jartzen gaituztenez, erreakzionatzeko unea da, zentzu guztietan eta sendotasun handiagoz. Ikasturte politikoaren hasierari begira, irailaren amaierarako, prostituzioaren abolizioa txertatuko duten neurri sorta prestatzen ari gara, prostituzioa eta matxismoa desagerrarazteko bide horretan legeak egiteko". Ministroen Kontseiluan aurkeztuko du lege proposamena Redondok, momentuz ez dute zehaztapen gehiagorik eman.

Aurreko saiakera

2024ko maiatzean PPren ezetzak bertan behera utzi zuen prostituzioaren kontrako aurreko lege aldaketaren proposamena. Proposamen hark proxenetismoaren kontra jotzen zuen. Kartzela zigorrak indartzen zituen, eta prostituzioan aritzeko lekuak eskaintzen dituztenak eta zein kontsumitzen dutenak zigortzea proposatzen zuen.