argia.eus
INPRIMATU
Proposamena atzera bota eta euskara teknikari lanpostua ezarriko dute Amurrioko Udalean
  • Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu zutela salatu zuen Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak. Alkatearekin eta euskara zinegotziarekin bildu ostean, euskararen alorrean %100ean jardungo duen teknikari bat ezarriko dutela adostu dute, Kontseiluak berak jakinarazi duenez.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko abuztuaren 02a

EAJk eta PSE-EEk Amurrioko Udalean euskara teknikaririk ez jartzea erabaki zutela salatu zuen duela egun batzuk Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak. Horren aurrean hainbat ekimen jarri zituen martxan, hala nola kexak erregistratzea. Amurrioko alkate Txerra Molinuevorekin eta euskara zinegotzi Arantzazu Saratxaga de Islarekin bildu ostean, ordea, “hainbat konpromiso" hartzeko ardura adierazi zuen udalak, besteak beste, %100ean euskararen alorrean arituko den langile bat kontratatzea.

Kontseiluak begi onez ikusi du azken erabakia, beti ere “hitzeman bezala betetzekotan”. Gauzak horrela, hurrengo egunetako ekimenak bertan behera uztea erabaki eta “aurrerapausoak lortzea” elkartearen genetikan dagoela azpimarratu du.