Gasteizko gaztetxeak 2013an bete zituen 25 urte eta horren harira dokumentala prestatu dute. Alde Zaharreko gune autogestionatuaren historiari begiratzeko, ohikoa duten legez, umorez eta kritikotasunez heldu diote. Lana jendaurrean aurkezteko emanaldiak lotu dituzte azaro eta abendu bitartean zenbait gaztetxe eta leku autogestionatutan.
"Probatu ez duenak ez daki zer den hau!" dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute ondorengo egun eta lekuetan:
- Azaroak 6, Donostiako Kortxoenea gaztetxea.
- Azaroak 20, Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxea.
- Azaroak 21, Erandioko Kalezulo gaztetxea.
- Abenduak 4, Gasteizko Arte eskola.
- Abenduak 11, Altsasuko gaztetxean.
- Abenduak 12, Iruñeko Kalekalde gazte lokala.