Hezkuntza eredu propioa defenditu eta hezkuntza komunitatearekin egungo ereduaren inguruko eztabaida “zabala eta argia” martxan jartzeko eskatu diote Ikasle Abertzaleak, Steilas, LAB eta Sortzenek Hezkuntza Departamentuari.
Euskal Autonomia Erkidegoan selektibitatea gainean den honetan, froga hau “Madrildik ezarri zigutela” gogoratu dute bertako ikasleei eduki eta eredu arrotzak sartzeko asmoz.
Gainera, ikasleak “euren etorkizuna erabat baldintzatuko duen proba egitera behartuta” daudela salatu dute. Bide batez, LOMCEk LHko 3. mailan ezartzen dituen azterketak ere gaitzetsi dituzte.
Honen aurrean, elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetarako.
Asteazkena
- Leioako Campusa: 08:00etan Mikel Laboan.
- San Mames: 08:00etan
- Ingenieritza fakultatea: 08:00etan fakultate aurrean.
- Nautika: 08:00etan.
- Gasteizko campusa: 10:30etan aulario aurrean.
Ostirala
- Bilbo: 18:00etan manifestazioa Moyua plazatik.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-k argitaratu du eta webgune horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]