Prix: power-poparen harribitxi bat, Bilbon berrargitaratua

  • Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia.


2013ko otsailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Prix taldearen bi single berrargitaratu ditu Spring Recordsek.

Azken horiei buruz Drew DeNicolak egindako dokumentala proiektatu zuten Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta jakin-mina piztu zitzaidan 1970eko hamarkadan Memphisen power-poparen inguruan sortu zen mugidaz.

Filmak iradokitzen duena egia bada eta Chilton eta konpainiaren musika bere garaian ezagutzea zaila baldin bazen —a priori dena alde eduki arren—, Prix taldearen bideek hasiera-hasieratik ezin ibilizkoak dirudite.

Springen blogean azaldu dute ez zutela lortu diskoetxe handi batek euren aldeko apustua egitea eta ORK Recordsen eskutik publikatutako EP eta single bana dira grabatuta utzi zuten ondasun guztia.

Bildumazaleen urrea da beraz, etxean berrargitaratu den disko parea. Biniloan bakarrik eta 250 kopiako edizio mugatuan. Nolako materialaz hizketan ari garen dastatzeko, mokadu bi jarraian.

Artikulu hau Gorka Bereziartuaren Boligrafo Gorria blogean argitaratu da. Kulturari buruzko kontu gehiago aurkituko duzu bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude