Prix: power-poparen harribitxi bat, Bilbon berrargitaratua
  • Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2013ko otsailaren 07a
Prix taldearen bi single berrargitaratu ditu Spring Recordsek.

Azken horiei buruz Drew DeNicolak egindako dokumentala proiektatu zuten Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta jakin-mina piztu zitzaidan 1970eko hamarkadan Memphisen power-poparen inguruan sortu zen mugidaz.

Filmak iradokitzen duena egia bada eta Chilton eta konpainiaren musika bere garaian ezagutzea zaila baldin bazen —a priori dena alde eduki arren—, Prix taldearen bideek hasiera-hasieratik ezin ibilizkoak dirudite.

Springen blogean azaldu dute ez zutela lortu diskoetxe handi batek euren aldeko apustua egitea eta ORK Recordsen eskutik publikatutako EP eta single bana dira grabatuta utzi zuten ondasun guztia.

Bildumazaleen urrea da beraz, etxean berrargitaratu den disko parea. Biniloan bakarrik eta 250 kopiako edizio mugatuan. Nolako materialaz hizketan ari garen dastatzeko, mokadu bi jarraian.

Artikulu hau Gorka Bereziartuaren Boligrafo Gorria blogean argitaratu da. Kulturari buruzko kontu gehiago aurkituko duzu bertan.

Kanal honetan artxibatua: Diskoak

Diskoak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-02-14 | Iker Barandiaran
Tori danbateko garaikidea!

Latigo

SONIC TRASH
Brixton Rds, 2015

Banekien Sonic Trash taldearen oinarria milurtekoaren hasieran Bilbon sortutako Ya Te Digo taldetik zetorrela, baina izen hark –Ya Te Digo– interes puntua ezabatu zidan eta ez nien jaramonik egin. Gerora jakin nuen 2000an, maketa ba

...

2015-12-16 | Entzun!
Gor zigiluak disko bikoitz batekin ospatu du bere 25. urteurrena

50 abesti dakartza, 25 euskaraz eta beste 25 gaztelaniaz. Balerdi Balerdi, Exkixu, Pottoka, Koma, Ken Zazpi, Leihotikan, Berri Txarrak, Su ta Gar, Skalariak, Altxatu, Parabellum, Kojon Prieto y los Huajalotes, Stupenda Jones, Vendetta, Muy Fellini, Bizardunak, Los Ganglios, Marea edota La Polla dira bildumara gehitu dituzten taldeetako batzuk.


2015-10-30 | Entzun!
Sorkunen 'Ziklomorphosia' diskoak azaroaren 4an ikusiko du argia

Ziklomorphosia da Sorkunen disko berria. Jazz eta funk doinuak, soul modernoa eta aintzinakoa, reggae erritmoren bat edo beste, popa... entzungo ditu play botoia sakatzen duen zaleak, beti ere, geruza dotore batez inguratua eta babestua.


2014-02-17 | Ane Lusarreta
290 disko argitaratu ziren 2013an Euskal Herrian, gehienak auto ekoiztuta

Gutxi gora behera 290 disko argitaratu ziren iaz Euskal Herrian, erdia baino gehiago auto-ekoizpenak. Gureandoinu! urtekariak eman dituen datuak dira, Entzun! Eta Harrob!aLantzenek batera egin dute txostena.


Kashbaden disko berria maiatzean Bonberenearen eskutik

Informazio pilula txiki bat aurkitu dugu Bonberenea Sutan Facebook orrian: diskoa maiatzean argitaratuko dela eta Bonbereneak berak publikatuko duela.


2013-12-18 | Joxi Ubeda
Opari ederra

Gasteizko Hala Bedi irrati libreak opari ederra egin digu bere 30. urtebetetzean: Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe kantu bilduma bitxia eta ezustekoz betea. 15 taldek eta artistak bertsio bana moldatu eta grabatu dute, eta horietako talde batzuk bilduman parte hartzeko propio elkartu dira. Aurretik argitaratu gabeko abestiak dira denak. Disko berezia da inondik inora.


Bide Ertzean, 77 diskoa
MULTIMEDIA - erreportajea

77 du izena Bide Ertzean taldearen disko berriak. Karlos Aranzegi eta Ima eta Joni Ubedak trantsizio garaiari begira egindako hausnarketak bildu dituzte 9. disko honetan. Ubeda anaien osaba Sebasen erailketatik abiatu dira.

Azkenak
EGILEA