Printzipio politikoak


2015eko ekainaren 11n - 07:14

Irrati-telebista eta berripaperetan amnistiari buruzko izkribu bat irten berri da. Testua preso politiko izandako multzo baten oniritziarekin aurkeztu da. Idatzi garrantzitsua da gure herriko gatazka politikoa bizi izan duen eta oraindik orain bizi duen edozein errepresaliaturi aplika dakiokeela kontutan izanik. Adierazpen-dokumentu honek abiapuntua ematen du hausnarketa politiko orokorra egiteko, besteak beste, estatu armatuek urratutako euskaldunen eskubide indibidual eta kolektiboen errealitateaz, orain aipatutako eskubide horien aldeko gudarien izaeraz, ekintzaile presoen despolitizazioak dakarren kriminalizazioaz eta amnistia kontzeptuaz ere.

Preso ohiek diote gatazka politikoa gainditzen ez den bitartean errepresaliatuak egon egongo direla, eta errepresaliatuak diren bitartean ez dela gatazka zinez konpondurik egongo. Amnistia kontzeptuari zentzua emanez, preso ohi hauek diotenez, errepresaliatuen borroka herriaren ardura izan da, eta ondorioz, borrokalariak libratzea ere bere ardura izan beharko luke.

Gizarte eta politikaz aditu eta iritzi-emaile den Amparo Lasherasek dio presoak (eta guk, hil diren eta bizi diren errepresaliatu guztiak diogu) gure herriaren askatasunaren alde konprometitutako militantetzat hartu behar ditugula, eta bera beldur da gainera, gatazkaren konponketaren prozesuan, gatazkaren kalte eta ondorio mingarriez gain, borrokalarien esfortzuaren ideia hori eta oraindik lortzear diren helburuak (borrokatzeko motiboak) baztertuta geratuko ote diren.

Presoen afera honen harira Patxi Zabaletak dio presoen gatazkari (eta guk errepresaliatu guztienari diogu) zuzenbide penaletik baino ikuspuntu politikotik heldu behar zaiola, zergatik jatorrian arrazoi politikoak dituen gatazkak soluzio politikoak behar baititu.

FARC taldeko kidea den Antonio Lozadaren esanetan bakeak egia, justizia eta barkamen osoak behar ditu, eta gatazka sortarazi zuten zergatiak gainditzen badira, bake hori posible orduan(txe) izango da. Lozada berak gogoratzen digunez, injustizia, zapalkuntza eta soberanotasuna ukatzen den egoeretan matxinatzea ONUk onartutako eskubidea da; hortaz, gatazkaren zergatiek militanteari zilegitasuna (legitimitatea), eta kartzelatik irteteko eskubidea ere ematen ahal dizkiote.

Euskal Herriari oraindik ukatzen zaizkion bere eskubide politikoak ukatu zaizkiolako abiatu zen, iraun duen eta oraindino dirauen gatazkaren konponketa ez da etorriko soilik borroka armatua akabatzearekin, edo estatuek bere bortizkeriak jotako batzuen erantzukizuna hartzearekin, edo presoak askatzearekin bakarrik. Gatazkaren benetako taxuzko konponketa herri euskaldunari ukatu zaizkion bere eskubide politiko eta zibilak onartzearekin etorriko da.

Joan Carles Montagut Povo eta Juan Felix Erezuma Uriarte zendu zireneko XXIV. urteurrenean, 2015 maiatzak 30, larunbatean, arratsaldeko bostetan ('Jon etxea'n, Ibarrangelun) lehengo eta oraingo gudariek (agurra eta ohorea) omena hartu zuten, eta geroago, arratsaldeko seietan, ('Astra'n, Gernikan) printzipio politikoez mahai inguru, solasaldia burutu zen.

* Errose Miren Erezuma Uriarte, Jon Erezumaren sendi eta lagunen izenean.

Gai honekin loturiko beste iritzi batzuk:

93 preso ohik sinatutako Amnistia gutuna.

Filipe Bidart: Amnistia eta askatasuna.

Rafa Caride Simón eta Joseba Urrosolo Sistiaga: Amnistia eta elkarbizitza, zertan gaude?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude