argia.eus
INPRIMATU
‘Primeran’ jarri du abian EiTBk, euskarazko edukien streaming plataforma
  • "Euskal edukiak bermatu, hedatu eta denentzat eskuragarri jartzea" da helburua. Orain arte ekoitzitako edukiak pilatu eta eskuragarri jartzeaz gain, plataformarako espreski sortu dituzte produktuak.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko irailaren 15
Plataforma hainbat euskarritan ikus daiteke: primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan eta Google Play eta iOS gailuetan.

Martxan da Primeran, euskarazko edukien streaming plataforma. "Euskal edukiak bermatu, hedatu eta denentzat eskuragarri" jartzeko asmoz sortu dute, eta ia 3.000 atal baino gehiago daude ikusgai.

Orain arte ekoitzitako produktuak eskuragarri jartzeaz gain, plataformarako esklusiboki ere sortu dituzte edukiak. Esaterako, Itxaso euskal thriller telesaila estreinatuko dute irailaren 28an, Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza protagonista dituena. Horrez gain, aste honetan euskaraz argitaratuko dute Porno Belaunaldia dokumental sorta, EiTB2n gazteleraz emititu baino astebete lehenago.

Plataforma doakoa da, eta hainbat euskarritan ikus daiteke: primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan eta gailu mugikorretan.