Presoen sakabanatze politika: lehenengo aldiz Giza Eskubideen Europako Auzitegian

  • Amaia Izko abokatuaren esanetan, ehunka kasu aurkeztuko dituzte Estrasburgoko epaitegian, sakabanaketak familia-bizitza eskubidea urratzen duela argudiatuz.

Ainhoa Ortega Bretos @ob_ainhoa
2017ko urtarrilaren 10a
Sakabanatze politikaren aurkako protesta Bilbon (Arg: Etxerat)

Josetxo Arizkuren preso iruindarraren kasua da Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegian aurkeztu duten lehenengoa. Sevilla, Cádiz eta Pontevedrako kartzeletatik igaro ondoren, Murtziako espetxean dago egun preso, Iruñetik 750 kilometrora. Kardiopatia iskemiko larria du, eta salatu izan duenez, ez du osasun arreta egokirik jasotzen.

Familia-bizitza eskubidea izan da, ordea, Arizkurenen defentsak Estrasburgora eraman duen argudio nagusia. Izan ere, sakabanatze politika “legez kanpokoa” dela adierazi du Amaia Izko abokatuak, eta familiarekin harremanak izateko “zailtasun handiak” dakartzala.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak Arizkurenen kasua aztertzeko eskera ukatu zuen ekainean, eta Espainiako Estatuko auzitegietako ibilbidea agortuta, Giza Eskubideen Europako Auzitegira eraman dute lehenengo aldiz sakabanatze politikaren gaia. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) iragarri duenez, beste ehunka eskaera egingo dituzte, presoak Euskal Herriratzea aldarrikatuz. Gaitz larriak dituztenen eta 70 urtetik gorakoen kasuak izango dira aurkeztuko dituzten lehenengoak.

Kanal honetan artxibatua: Sakabanaketa

Sakabanaketa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-02-21
Mirentxin, bidaia baten kronika
MULTIMEDIA - erreportajea

Astero-astero egiten dira Espaniako eta Frantziako espetxe urrunetara bidaiak, senide eta lagunek beren kidea ikusi dezaten. Hau bidaia horietako baten kronika bat da.


2017-02-13
Aterabidetik
MULTIMEDIA - dokumentala

25 gernikar baino gehiagoren artean sortutako lana da preso politikoen sakabanaketak Gernikan eragin duen egoeraren berri emateko. Puzzle bat egin dute ikus-entzunezkoetan lanean ari diren hainbat gernikarren artean, egile bakoitzak bere begirada eskainiz.


2017-01-22 | Lander Arbelaitz
Nondik jo presoen aldeko lanarekin?

Beste urte batez milaka lagun bildu dira Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Nola askatu korapiloa? Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu gara. Gaia usteltzen ez uzteko gogoa badago. 


2017-01-20
Zama Doinuz Arindu II. elkartasun jaialdia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Jaialdia 2017ko urtarrilaren 15an ospatu zen Etxarri Aranatzen. Helburua dispertsioak Etxarriko senide eta lagunei eragiten dien zama arintzea da eta bide batez, dispertsioaren eta espetxe politikaren kontrako aldarri egitea. Fermin Valencia, La Chula Potra, Fran-Zuriñe Hesian, Hutsun, Gozategi, Anje Duhalde, El Deseo del Doctor, Zopilotes Txirriaus eta Gorka Urbizu musikari eta taldeek hartu zuten parte.


2017-01-14 | Dani Blanco
ARGAZKI ERREPORTAJEA | Milaka lagunek salatu dute dispertsioa

Sarek deituta manifestazioa egin dute Bilbon euskal presoen eskubideen alde.


2017-01-13 | Aiaraldea.eus
"Funtzionarioek gozokiak ematea edota katxeatzea bizi izan dugu"

Txikitatik ezagutu dute Uztai Largatxa Ramila eta Ainhoa Ayesta Fernandez (Laudio, 1993) dispertsioa zer den. Ainhoaren osaba kartzelan egon da Ainhoak 20 urte bete arte. Uztai, aldiz, Pili Arzuagaren biloba da (dispertsioak eraildako lehen pertsona, Fontso Isasirekin batera) eta aita kartzelan ezagutu du jaio zenetik sei urte bete arte.


2017-01-11 | ARGIA
"EAJ da nire alderdia eta presoen manifestaziora joatea gustatuko zitzaidakeen"

El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketan, Rosa Roderok berretsi du Sarek antolatutako manifestaziora joango dela, eta gustatuko zitzaiokeela EAJ ere joatea.


2017-01-05 | ARGIA
100 atxikimendu euskal presoen eskubideen aldeko U14ko manifestaziorako

Sare mugimenduak urtarrilaren 14an Bilbon antolatuko duen manifestazioarekin bat egin duten 100 pertsonako atxikimendu zerrenda publiko egin dute ostegun goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bozeramaile lanetan aritu dira Karmen Galdeano eta Rosa Rodero, GALen eta ETAren biktima hurrenez hurren.


2016-12-23
Dispertsioaren seme-alabak
MULTIMEDIA - erreportajea

Sakabanaketa pairatu duten hainbat gaztek beraien bizipenak kontatu dizkigute. Bizitako oztopo guztien gainetik dispertsioari "hortzak erakusten" ikasi dutela adierazi dute.


2016-12-21 | Topatu.eus
'Kalera, kalera' dinamikari babesa eskaini diote 'dispertsioaren seme-alabek' Usurbilen

Sakabanaketa pairatu duten hainbat gaztek presoen aldeko ekimenari sostengua erakutsi diote gaur Usurbilen. Bizitako oztopo guztien gainetik dispertsioari "hortzak erakusten" ikasi dutela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude