Presoen gerturatzea eskatu dute Bilboko Udaleko EAJk eta EH Bilduk agiri batean

  • Presoen sakabanaketa lehen lerrora itzuli da Jone Artola Etxerateko bozeramaile ohiak senidea kartzelan bisitatzetik bueltan izandako istripuaren ondotik. Horrek eraginda, Bilboko Udaleko EAJk eta EH Bilduk bat egin dute agiri batean presoen gerturatzea eskatuz.


2014ko irailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jone Artolak izandako istripua salatu eta dispertsioaren amaiera eskatzeko Etxeraten agerraldia, Bilboko Arriaga plazan. (Arg.:uriola.info)

Bilboko alkateorde Ibone Bengoetxeak eta EH Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak sinatu dute agiria. Espetxe Erakundeari “euskal preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko” eskatu diete. Artolaren kasua adibidetzat hartuta, presoa 600 kilometrora dagoen kartzelan egoteak, senide zein presoentzat “gehitutako kondena” ezin duela izan azaldu dute.

Artolak Tuteran izan zuen istripua igandean, Ugaitz Perez presoa Castellon II kartzelan bisitatzetik zetorrela. Basurtuko ospitalean ingresatuta dago ordutik, eta Etxeratek azaldu duenez, hiru saihets eta humeroa hautsita eta pitzadura du bularrezurrean. Haurdun zegoen Zaragozako emakumea hil egin zen istripuan.

EAJk eta EH Bilduk kezka agertu dute istripua dela-eta. Plazaratutako komunikatuan Jone Artolaren osasun egoerak hobera egitea espero dutela adierazi eta istripuan hildako emakumearen senideei doluminak eman dizkie.

Joseba Artola: "Lasai asko egon zitezkeen hiru hileta"

Etxeratek Arriaga plazan agerraldia egin du gertatutakoa salatzeko. Joneren anai Joseba Artolak hartu du hitza eta adierazi du "barruan daudenak maitatzeagatik senideen aurkako mendeku hutsa” dela sakabaneta. "Lasai asko hiru hileta egon zitezkeen", gaineratu du eta eskerrak eman ditu jasotako babes guztiagatik.

Presoen senideek bederatzi hilabetetan bataz beste bederatzi istripu izan dituztela gogorarazi dute Etxeratekeko kideek. "Kopuru ikaragarria" dela salatu dute eta lehendakariarengana zuzendu dira, "sakabanaketak eragindako edozein biktimaren egoeraz" zein arduratuko den galdetuz.

Jone Artolaren hitzak batu ditu Sarek:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude