Presoen gaian Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik, Urkulluk hala eskatu arren

  • Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.


2013ko apirilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urkullu eta Rajoy artxiboko irudi batean.

Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoyren arteko “bilera diskretuan” presoen gaian pausoak eman ditzan eskatu zuen lehendakariak. Presoak Euskal Herriko kartzeletara edo inguruan daudenetara hurbiltzeko plan bat osa zezala eskatu zion, edo hirugarren graduak onar ditzala eta preso gaixoak aska ditzala, bereziki larrien daudenak.

PP ez dago gai honetan pausorik emateko prest, EuropaPressek iturri popularrak aipatuz argitaratu duenez. “Ez behintzat ETAk existitzeari utzi eta presoek damu minimo bat erakusten ez duten bitartean”.

Rajoyren gobernuari eta PPri arazoak ekarri zizkion Josu Uribetxeberria askatzeak, albiste agentziak dioenez. Honen ondorioz, Langraitz Bidea hautatu duten presoei ere ez diete onurarik onartu orduz geroztik. PP-k AVT biktimen elkarteari hitz eman dio ez dituztela preso gaixoak askatuko Uribetxeberriarekin egin bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude