EiTBri presoen eskubideen aldeko manifestazioa zuzenean emateko eskatu dio EH Bilduk

  • EH Bilduk eskatu dio EiTBri hilaren 11ko presoen eskubideen aldeko mobilizazioarekin zuzeneko konexioak egiteko, ekitaldiak "interes informatibo handia" duela iritzita.


2014ko urtarrilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Presoen aldeko "tantak". (Arg: Tantaz Tanta)

“Medio publikoa den neurrian, EiTBk ardura berezia du euskal gizartearekiko, eta horrek isla zuzena izan behar du bere programazioan. Horregatik, euskal jendartea bera mobilizatzen denean derrigorrezkoa da EiTBk ere horren berri zuzena, eta zuzenean, ematea”. Hala mintzatu da Unai Urruzuno parlamentaria, hedabidearen konpromisoa bilatu asmoz.

Tantaz Tantak egindako deialdia "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik jendetsuena" izango dela iragarri du. Ondorioz, emisioa gauzatzeko "beharrezko baliabideak" paratu ditzan galdegin dio kateari. Besteak beste, helikopteroa bidaltzea nahi du. 

Iazko martxan Segurtasun Sailak Ertzaintzaren helikopteroa bidali zuen. Parlamentariaren ustetan, ekitaldi politikoa "oztopatzea" baino ez zuen lortu. Ildo horretatik, eskaera zuzena egin dio Jaurlaritzari: "Helikopteroa bidaltzekotan, ETBrena izan dadila”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude