Alfredo Remirez amurrioarrari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote 2005ean euskal preso baten kartoizko panpin bat ateratzeagatik. Sare sozialetan @erreharria izenez ezaguna, zigor horrek eragindako sentimenduez eta adierazpen askatasunaz hitz egin digu Alfredok Araba Hizpide magazinean.
Ostiralean mobilizazioak izango dira epai horren aurka protesta egiteko: 20:00etan Amurrion bertan eta 20:30ean Bilbo Zaharrean, Remirezen egungo bizitokian.
Elkarrizketa hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.