Presoen alde bertsotan aritzeagatik Auzitegi Nazionalean epaituak

  • Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari arabarrak Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte hilaren 24an eta 25ean, Gasteizko Alde Zaharreko 2012ko festetan preso eta iheslarien omenezko kalejiran kantatzeagatik.


2014ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Apaolaza eta Pastorri babesa adierazteko Bertsolariak Libre ekimena sortu dute hainbat eragilek.

Beste hamaika lagun inputatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzeagatik.

Bertsozale Elkarteak elkartasuna azaldu die bi bertsolariei eta haien senideei, eta kargurik gabe aske uzteko eskatu du. Webgunean paratu duen agirian jaso du bere iritzia:

"Bertsozale Elkartea osatzen dugun gizon-emakumeok uste dugu pertsona guztien iritzi eta pentsamenduak libreki adierazi ahal izatea eta errespetatzea ezinbestekoa dela, eta salatu nahi dugu libreki adieraztea eta sortzea galarazten duela egoera honek. Adierazpen askatasuna urratu eta euskarazko kulturgintzari zuzenean erasotzen diola uste dugu.

Egoera hau ez da berria, bertsolariek garaian garaiko eta tokian tokiko gertakizunen gainean kantatu izan dute beti, haien sentimendu eta pentsamenduak adieraziz. Horregatik, beharbada, beren jarduna jazarria izan da historiako hainbat momentutan. Garai horiek gainditutzat genituenean etorri da bertsolarien kontrako eraso zuzen hau.

Kultur jardun batengatik kartzelaratzeko mehatxua benetan larria da, guztiz onartezina eta irmoki salatu nahi duguna. Kulturak, biziko bada, ezinbestekoa du sortzaileak bere sentimendu eta pentsamenduak libreki adieraztea, eta epaiketa prozesuak berak dagoeneko baldintzatu egiten du adierazpen askatasuna. Adierazpen askatasunik gabe kulturak ez du etorkizunik.

Ohar honen bidez, gure elkartasuna adierazi nahi diegu epaituko dituzten bi bertsolariei eta haien senideei, eta kargurik gabe aske gera daitezen eskatzen dugu. Ez dugu onartuko era honetako mehatxurik, zentsurarik ezta zigorrik ere. Bertsoa aske, kultura aske".

Auziari buruzko informazio gehiago, Bertsolariak Libre webgunean.

Aurrera begirako ekimenei dagokienez, Otsailaren 20an bertso saioa izango da Gasteizen, eta 22an prentsaurrekoa emango dute bi bertsolariek Gasteizko Aihotz plazan beste jende askoren babesarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude