argia.eus
INPRIMATU
Preso gaixoen senideei babesa adierazteko kanpaina jarri du martxan Sarek
  • Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate gaixo dauden presoak etxeratzeko asmoz, anbulantzia itxurako furgoneta batean joan ziren senideak espetxera, asteartean. Ekintza sinboliko horren harira, #NiEreJoangoNintzateke traolarekin babes kanpaina abiarazi du Sarek.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 17a
Ibon Iparragirreren egoera salatzeko giza katea egin zuten Basaurin, azaroaren 11n. (Argazkia: Sare)

Senideei elkartasuna adierazi nahi diete eta beste behin, gaixo dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute. Ekimenarekin hasteko, hainbat lagunek sostengu mezua bidali dute, herritarrei babes mezuak egitera animatuz. Besteak beste, Kirmen Uribe idazleak, Miren Amuriza bertsolariak, Fede Badiola, Ana Elordui eta Eñaut Gantxegi aktoreek, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak eta Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak hartu dute parte.