Preso gaixoen askatasunaren aldeko Basauriko kontzentrazioa zein Etxarriko prentsaurrekoa mantentzen dira

  • Osasun arazoak direla eta Aitzol Gogorza euskal preso politiko larri gaixoak mantentzen zuen gose grebari amaiera eman dion arren, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak hurrengo astelehenerako (abuztuak 15) Etxarrin deitutako prentsaurrekoa zein astearterako Basauriko kartzela aurrean deitutako kontzentrazioa mantentzen ditu.


2016ko abuztuaren 13an - 08:50

Gure mugimenduak ez du uste Aitzol zein gainontzeko preso gaixoen egoeraren larritasuna eurek, preso gaixoek alegia, egiten dituzten protesten araberako larritasunik dutenik, hau da, ez dugu uste Aitzol Gogorzaren egoera oso larria denik Aitzolek gose greba egitea erabakitzen duelako, baizik eta gose greba hori egitera bultzatu duten arrazoiak oso larriak direlako baizik.

Ezin dugu onartu kaleko presioa preso eriek sentitzen duten indarraren araberakoa izatea, are gutxiago estatuen errepresio adierazpen krudelaren estrategiak borrokalari hauek indarrik gabe uztean datzanean.

Indarra kaletik egin behar dugu preso gaixoak ahalik eta lasterren kartzelatik irten daitezen. Adierazitakoagatik, publiko egindako bi deialdi hauek mantenduko ditugu:

-Astelehenean, abuztuak 15, 12:00etan prentsaurrekoa Etxarriko plazan. Ekimen garrantzitsua aurkeztuko dugu.

-Asteartean, abuztuak 16, 19:00etan kontzentrazioa Basauriko kartzelaren aurrean. “Preso gaixoak kalera!”

*   *   *

Bestalde atzo, 12an, ostiralez, 60 pertsona inguru batu dira Amurrion egindako elkarretaratzean Aletxu Zobaran amurriotarra eta Ibon Goieaskoatxea busturiarrarekin elkartasuna adierazteko Valenceko kartzelan mantentzen ari diren borrokaldiaren aurrean.

         Aletxu eta Ibon Euskal Herritik 1000 kilometrotara daude Europako etorkizuneko kartzelen eredua izan nahi duen sarraski gune berri honetan, eta presoen arteko sakabanaketaren zein haien herritik urruntzearen aurka mitardean (Frantziako kartzeletako isolamendua) sartu dira eta bisitei uko egiten ari zaizkie.

Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 12a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude