Preso ez-politikoak

  • Azken garaietan asko hitz egin da preso politikoei buruz, beraiekin egiten dituzten injustiziei buruz eta Espainiako Estatuan dagoen demokrazia ezaz. Preso politikoen existentziarekin asko dira sumindu direnak, gehienak ezustean harrapatu ditu egoerak, eta gainera pentsatzen dute hau orain dela gutxiko fenomenoa dela.


2018ko ekainaren 11n - 10:56

Batzuek uste dute Kataluniakoak direla preso politiko bakarrak, azken batean 18/98 auzikoak eta Bateraguneko guztiak kalean baitaude dagoeneko. Eta jakina, preso politiko katalanen artean ez dituztela ETAko kideak izateagatik egon direnak eta oraindik daudenak sartzen. Beste batzuk azkarragoak dira, eta konturatu dira Kataluniakoak ez direla preso politiko bakarrak eta zerrenda horretan tuiteroak, artistak eta sindikalistak ere badaudela. Eta hor bukatzen da zerrenda.

Haien seme-alabak “terroristak bailiran” tratatu dituztela salatu dute gurasoek, nahi gabe iradokitzen beraiek bezain beste sufritzen duten beste guraso batzuen seme-alabak, kartzelako baldintzarik kaskarrenetan daudenak, terroristak izan daitezkeela

Altsasukoak ez dituzte preso politikoen artean sartzen, beraiena, Guardia Zibilaren okupazioak arrazoi politikoengatik eragindako egoera bat izan beharrean, "tabernako borroka" bat izan delako. Horregatik, "Altsasu ez da terrorismoa" aldarrikatu dute lehen, eta justizia eta proportzionaltasuna eskatzen diote orain espainiar legedi arrotz eta burgesari, Audientzia Nazionalak terrorismoa ez dela onartu dien arren 13 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkienean. Haien seme-alabak “terroristak bailiran” tratatu dituztela salatu dute gurasoek, nahi gabe iradokitzen beraiek bezain beste sufritzen duten beste guraso batzuen seme-alabak, kartzelako baldintzarik kaskarrenetan daudenak, terroristak izan daitezkeela.

Oreretako gazteen askatasunaren aldeko aldarria ere ozen entzun da, eta kasu honetan argudio nagusia izan da “beraiek ez zirela izan”. Ez dira izan eta horregatik egon behar dute libre eta, beraz, iradokitzen digute, kasu honetan ere, izan balira euren askatasunerako eskubidearen zilegitasuna kolokan egon litekeela. Modu honetan etorkizunean “bai” izango direnen aurkako errepresioari erraztasunak eskainiko dizkion diskurtsoa garatzen ari dira, manifestazio hartako leloa “Errepresioari autodefentsa” izan baldin bazen ere.

Eta baldintza errepresibo hauei aurre egiteko nagusitzen ari den testuinguru politiko-sozialean, paradoxa bat sortzen da: historikoki kartzela borrokarako esparru moduan ulertu duten militanteei iritzi publikoaren aurrean hauek preso ez-politikoak bilakatuz izaera politikoa lapurtzen dieten bitartean, kartzelatik irtetea lehentasun bakar gisa hartzen duten horien askatasuna aldarrikatzeko orduan batzuek ez daukate inolako arazorik tinko eta duin mantentzen direnen hilobia zulatzen jarraitzeko.

Esaterako, Katalunian preso politikoen askatasuna eskatzen dute, inoiz ez amnistia, amnistiak Estatuaren izaeraren aldaketaren beharra eta preso dagoenaren borrokaren zilegitasuna barnebiltzen dituelako. Baztertu beharreko aldarrikapena beraz, ez dezala Estatuak gaizki hartu. Askatasuna edozein preziotan, horretarako epailearen aurrean independentziaren aldarrikapena sinbolikoa izan zela onartu eta Konstituzioaren 155. artikulua aintzat hartu behar baldin badute ere. Preso jakin batzuen askatasuna lortuz gero, hemen ez da ezer gertatu.

Espainiako Estatuan amnistia sozialari buruzko teoria kaleratu zuten progreek zenbait sindikalista kartzelatu zituztenean, eta zorionez huts egin saiakerarekin. Amnistia sozialak preso politikoen arteko ezberdintasun argia ezartzen du, biolentzia erabili dutenen eta erabili ez dutenen artekoa alegia, beste behin ere militante duinenen hilobia are eta sakonagoa eginez eta Estatuari indarraren monopolioa onartuz.

Lengoaiak pentsamoldean eragin zuzena dauka. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun terminoek errealitatea ikusteko daukagun modua alda dezakete. Batzuek pairatzen dituzten injustiziak salatzeko orduan egoera berean dauden beste batzuek pairatzen dituztenak finkatu beharra baldin badaukagu, orduan epe laburreko estrategia kaltegarria burutzen ariko gara

Lengoaiak pentsamoldean eragin zuzena dauka. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun terminoek errealitatea ikusteko daukagun modua alda dezakete. Batzuek pairatzen dituzten injustiziak salatzeko orduan egoera berean dauden beste batzuek pairatzen dituztenak finkatu beharra baldin badaukagu, orduan epe laburreko estrategia kaltegarria burutzen ariko gara.

Zuzentasun politikoan bizi direnen konplexuak dira preso politikoen arteko desberdintasunen beharra sortzen dituztenak. Argudio errazak behar dituzte, landu gabekoak. Preso politiko baten jarduera azaltzeak ezberdin pentsatzen dutenekin talka egitea dakarren bitartean, pena ematean oinarritutako jarrerek otzan bihurtzen gaituzte gainontzekoen begien aurrean. Horregatik ezarritako status quo-aren arabera sozialki onartzeko errazak diren kausek izaten dute arrakasta gehien hau termino kuantitatiboetan neurtzen dugunean. Politika marketin bilakatuta.

Sarritan ahazten den zerbait da gure maximoak defendatu ezean inork ez duela horiek garatu ahal izateko minimo demokratikoak aldarrikatuko. Independentistak sortzen ez baditugu inork ez duela autodeterminazio eskubidea defendatuko, sozialismoaren alternatiba defendatzen ez badugu inork ez duela sistema kapitalista bertan behera utzi nahi izango, okupazio indarrak ez direla Euskal Herritik joango okupazio hori salatzen eta borrokatzen ez badugu, eta amnistia lortzen ez badugu kartzelak betetzen jarraitzea ala herri moduan amore ematea izango direla geldituko zaizkigun bide bakarrak.

Gogora ekarri nahi dut preso bat politiko bihurtzen duena ez dela biolentzia erabili ez izana, baizik eta askatasun kolektiboen defentsa aktiboa egiteagatik kartzelan egoteak, bere izaera politikoari uko ez egiteak eta bere ibilbidearekin gainontzeko presoen bizi baldintzei kalterik ez egiteak.

Era berean, azpimarratu nahi dut batzuentzat preso ez-politiko diren horiek, beraiekin ados egonda ala ez, biolentzia erabili bazuten izan zela Katalunian 155a aplikatu dutenei aurre egiteko, guardia zibilek Altsasuko Koxka tabernan egindako abusuaren antzekoak egiteari utz ziezaioten, Audientzia Nazionalaren jarduera errepresiboa agerian uzteko, torturatzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko eta herrien zein langileen eskubideak irabazteko. Gaur aldarrikatu nahi dut preso ez-politiko bihurtu dituzten horiek direla, hain zuzen ere, guztien artean politikoenak.

 

Sendoa Jurado Garcia, preso ez-politiko ohia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude