argia.eus
INPRIMATU
Preso bat hil da Zaballan, aurtengo hirugarren hildakoa espetxe berean
  • Zaballako espetxean preso zegoen gazte arabar bat hil da astearte honetan. Joan den otsailean beste gazte bat hil zen, espetxe berean, eta joan den urtarrilean, hirugarren bat. Hala jakinarazi du Hala Bedik.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 03a

Ustez suizidiotzat jo ditu azken bi kasuak Espetxeetako Zuzendaritzak. Urtarrilekoan, autopsiaren arabera heroina gaindosiak akabatu zuen presoa. “Heriotza isilaraziak dira, gehiago daudela badakigu”, adierazi zuen orduan Salhaketak. Preso daudenen artean, %80ak baino gehiagok du drogomenpekotasuna.

Heriotza horren ostean, Salhaketak gaineratu zuen espetxeetako arduradunek oztopoak jartzen dituztela gorpua ikusteko edota zer pasa den jakiteko: “Preso dauden pertsonak eurak bigarren mailako herritarrak badira, senideekin berdina gertatzen da”, zioten, Hala Bedik jaso duenez.