Juan Luis Baroja Collet: Premiazko gogoetak

  • Udaletxetik hasita zurrumurru bat zabaldu da herritarren artean, horren arabera ezpatakada batez (inoiz baino hobeto esanda Deban) Irakaskuntza Artisauen Ikastegia (Arte Eskola) garbitu nahi dute. Grabatu irakaslea naizenez, gaur esan digute estraofizialki aurtengo diru-laguntzaren erdia baino ez dela iritsiko, eta amaitutzat joko dela Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena. Jakin ahal izan dugunez bilera bat baino gehiago egin dute bi erakundeek, ikastegiko langileen bizkar.


2018ko ekainaren 01an - 15:37

Denok dakigu gure Arte Eskola ziklo baten amaieran dagoela. 1983an ilusio handiz sortu zen, garai hartako beharrizanak betetzearren, eta denbora aurrera doa.

Hezkuntza edo kulturaren arloko beste edozein azpiegitura bezala, finantzabideren baten beharrez dago aurrera egin ahal izateko. Hasiera batean Kultura Sailaren bidez heltzen zen laguntza, baina handik gutxira Hezkuntza Sailarekin hobe izango zela aholkatu zuten. Eta ordutik hona hitzarmenak bide onetik joan dira, baina azkenaldian desoreka handiak sortu dira, eta Udala izan da bere kontura berdindu behar izan dituena.

Datu horiek benetakoak izan arren, okerrena da oraingo kudeatzaileek itxiera ez beste aukerarik ikusi ez izana. Itxiera da gure arestiko historiari kitoa ematea, eta baita gure kultura-ondarearen zati bat galtzea ere.

Aurreko legealdietan udala beti jabetu da Arte Eskolaren azpiegitura eta finantzaren arazoez. Eta horregatik Jesus Mari Agirrezabala alkatearen ekimenez lanak eta zerbitzuak bilatu ziren finantzazio nahikoa lortu arte. Eta horrela, alternatiba gisa, Debako Urtzi Llano arkitektoaren proiektu bat aurkeztu zen, Sasiola birmoldatzeko, eta bertan kultura-gune berri bat egiteko.

Denok dakigu gure Arte Eskola ziklo baten amaieran dagoela. 1983an ilusio handiz sortu zen, garai hartako beharrizanak betetzearren, eta denbora aurrera doa. Hezkuntza edo kulturaren arloko beste edozein azpiegitura bezala, finantzabideren baten beharrez dago aurrera egin ahal izateko

Aurreko legealdian, Maider Zubikarai alkate andrea, Arte Eskolarekin batera, eta Danobaten bitartez, eskolarako azpiegitura berri bat sustatzen saiatu zen, baina azkenean bidera ezina izan zen. Aldundiarekin jardun ondoren, grabatu arloko eraikina eraberritu zen, eta bi tailer berri txertatu ziren, Artelekutik ekarriak, udako ikastaroak emateko diru-horniketarekin. Maiderrek eztabaida bat piztu zuen, Elhuyarren bitartez balizko aukerak aztertzeko, eta proiektua eraldatuz testuinguru berri batean birkokatzeko, non bat egingo zuten harriarekin loturiko gure kulturak eta Geoparkeak.

Egindako lanaren ondorioak Elhuyarrek bildu eta oraingo udalari aurkeztu zizkion, baina oraingo udalak ez du inolako interesik erakutsi.

Artelekutik ekarritako udako ikastaroak diru-horniketarik gabe geratu ziren iaz, 2017an, Aldundiak erretiratu zuelako; eta ez dugu jakiterik izan oraingo udalak mugimendurik egin ote duen.

Urte askotan entzun ditugu kexak eskolara Debako jende gutxi joateagatik. Egia esateko, ez da erraza ofiziala ez den eskola batera sartzea, lanbide artisaua ikasteko. Hala ere, dituen arriskuak eta guzti, ikasleak leku askotatik etorri dira. Batzuentzat esperientzia bat izan da, beste batzuentzat bizitzaren gertaera garrantzitsua.

Gure ikasleen ondoan bizi gara luzaroan, beren porrotak pairatuz eta beren garaipenak, sariak eta goraipamenak ospatuz.

Niretzat ere Debako Arte Eskola bizipen aparta izan da, hura gabe nire ibilbide pertsonala eta artistikoa oso bestelakoa izango zatekeen.

Orain, nork bere esparrutik, Arte Eskolarekin bat egiteko, eta elkartasuna agertzeko unea da.

Juan Luis Baroja Collet.
Debako Arte Eskolako irakaslea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Eguneraketa berriak daude