Prekarietateari eta iruzurrari ez Anoeta estadioaren eraberritzean

  • ELAk argi dauka Anoeta estadioaren eraberritzearen kostua Anoeta kiroldegiak aurrekontuetan aurkeztu dituen 50 milioi euro horiek baino askoz garestiagoa izango dela. Hori hala izango dela jakinda, galderak datozkigu burura: zergatik beherapen hori? Nork ordainduko du diferentzia? Zer esan nahi du beherapen horrek praktikan?


2017ko uztailaren 26an - 13:23
Anoetako estadioa. (Arg.: Dilema-CC By)

ELAn egin ditugun kalkuluetatik ondorioztatu dugu eraberritzearen benetako kostua ezin dela 70 milioi eurotik behera egon. Zentzugabekeria hori egiaztatuta, Eneko Goia Donostiako alkatearekin bildu ginen egoera larri honen berri emateko, baina badirudi sinestezin den lizitazio prezio honetan ez dagoela nahi gabe egindako hutsegiterik; dirudienez, kudeatzaile politikoak jakinaren gainean ziren eta onartua zuten gauza.

Lehenago aipatutako 70 milioiak ez da txiripaz botatako kopuru bat, Donostian antzeko obretako aurrekontuetan erabiltzen diren prezioekin zorrozki oinarritutako kalkulua baizik. Obra hauetan Anoetako proiektua egingo duen ekipo tekniko berak egiten ditu proiektuak, aurrekontuak eta lizitazioak. Hori dela eta, ELAn geure buruari galdetzen diogu: zergatik merkealdi hau? Eta batez ere: zeren kontura?

Nahita egindako lizitazioaz ari gara, badirudielako kudeatzaile politikoen helburu bakarra dela Realak ahalik eta gutxien ordaintzea edozerren kontura. Eta “edozer” hori erraza da imajinatzea nondik etorriko den, oso litekeena baita langileen lan baldintzek eta lurralde guztitik datorren diru publikoak estaltzea “zuloa”, hau da, prekarietateak eta iruzurrak.

Gauza bat da futbol zaletasuna eta kolore batzuekiko maitasuna, eta beste gauza bat da guztion diruarekin ordaintzen den iruzur planifikatua. Horregatik, ELAtik exijitzen dugu Anoetako eraberritzeak izango duen gainkostu hori Realak bere gain hartzea osoki.

Bestalde onartezina da obra hau lurraldearentzat proiektu handi gisa saltzen zaigun bitartean, “lurralde” kontzeptu hori ez zabaltzea enpresei Gipuzkoako lan hitzarmena betetzea exijituz. Iruzurra txuri-urdinez pintatuta ere iruzurra da, eta Respect hitza modan dagoela-eta, horixe bera eskatzen dugu langileentzat eta diru publikoarentzat.

Hemen azaldutakoa kontuan hartuta, ELAk Anoeta estadioaren eraberritzerako lizitazio berri bat exijitzen du. Lizitazio horrek bermatu eta lehenetsi behar du obra hau eredugarria izatea lurraldea aberastuz, benetako prezio sozialekin eta lan baldintza duin eta kalitatezkoekin. Eta, nola ez, gure diru-kutxa publikoak ere bete ditzala, legea betetzen delako, eta ez hustu, legea ez betetzeak sortutako iruzurragatik.

*Igor San Jose ELA sindikatuko eraikuntza arduraduna da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude