Prekarietatea: janari azkarreko enpresetako lanaren parte eta ezaugarri

  • Gorlizeko Mec-Mec Pizzerian lan egiten zuen gazte bat hil zen urtarrilaren 9n, janaria motorrean banatzen ari zela istripu bat izan ostean. 2017an prekarietatearen ondorioz hil den bigarren pertsona dela salatu dute hainbat sindikatuk eta mugimenduk.

24 urteko gaztearen heriotza prekarietateak eragin zuela salatzeko protesta Algortan (Arg: Algortako Ernai)

2017ko urtarrilaren 13an - 11:31

Abenduaren 30ean gertatu zen istripua, 24 urteko gaztea eguneko azken banaketa egiten ari zela. Janari azkarreko enpresetan prekarietatea lanaren ezaugarri dela azaldu du Uribe Kostako Ernai gazte antolakundeak. Ahalik eta azkarren iristeko eta ahalik eta bidai gehien egiteko presioa lanaren parte dela salatu du, entrega gehiago egiteagatik sariak lortzen baitituzte langileek; aldiz, oker egindako bidalketek eragin negatiboak dituzte beraiengan.   

LAB sindikatuak azaldu duenez, prekarietatea areagotu egin da krisiaren aitzakiarekin, “neurri zuzentzaileak hartzea alde batera utzi dute, eta hortik dator istripuen gorakada”. Sindikatuaren ustez, lan baldintza egoki eta seguruetan lan egiteko eskubidea “exijitu” behar zaie enpresa eta administrazioei.  

Ernai gazte antolakundeak eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek adierazi dutenez, mobilizazioa ezinbestekoa da. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute urtarrilaren 13an 12:30etan Sopelako Pizzeria Mec Mec aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


2024-01-18 | ARGIA
Behargin bat hil da Errenterian aldamio batetik erorita, urteko zazpigarrena

Urtea hasi denetik lanean hildako zazpigarren langilea da. Astebeteko epean, bost behargin zendu dira.


Eguneraketa berriak daude