argia.eus
INPRIMATU
Praileaitzen Lagunak elkarteak kobazuloa babesteko eskatu die erakundeei

2007ko otsailaren 15

Euskal Kulturaren munduko hainbat eragile ezagunek Praileaitzen Lagunak elkartea sortu dute, erakundeei Deban dagoen Praileaitz I kobazuloa babesteko neurriak har ditzaten eskatzeko. Kobazuloa Sasiolako harrobiaren barruan dago eta elkarteko kideen ustez "harrobiko leherketek aztarnategia hondatzeko edo suntsitzeko bidean jar dezakete". Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan kobazuloa ondo kontserbatuta eta legez babestuta dago. Hala ere, Praileaitz babesteko hainbat neurri proposatuko dizkio Eusko Jaurlaritzari, harrobia itxi gabe.