argia.eus
INPRIMATU
Praileaitz babesteko dekretu berririk ez du onartu Eusko Jaurlaritzak
  • EAEko Auzitegi Nagusiak Debako (Gipuzkoa) Praileaitz ondoko harrobia ustiatzen duen Zeleta enpresari arrazoi eman izanak hankaz gora jarri ditu haitzuloa babesteko dekretu berriaren inguruan zeuden aurreikuspenak. Eusko Jaurlaritzak atzo zuen azken eguna dekretua onartzeko, baina auzitegiaren epaia aztertu behar duela argudiatuta, ez zuen azkenean halakorik egin.

2012ko otsailaren 01
Praileaitzen aurkitutako margoetako batzuk.

Blanca Urgell Kultura sailburuak 2010ean agertu zuen dekretu berria egiteko asmoa, haitzuloak egun duen 50 metroko babesgunea aldatzeko helburuz, besteak beste. Dekretu berriak 60 metroko babesgunea ezarriko luke, haitzuloko margolanak eta ingurunea babesteko inolaz ere nahikoa, Praileaitzen defentsan jarduten diren taldeen arabera.

Indarrean dagoen dekretua 2007an onartu zen eta Sasiola harrobia ustiatzen duen Zeleta enpresak auzitan sartu zuen Eusko Jaurlaritza dekretuak bere jarduera kaltetzen duela esanez. Atzo Gara egunkariak zabaldu zuenez Jaurlaritzak 50 milioi euroko kalte-ordainak eman beharko lizkioke enpresari auzitegiko epaiaren ondorioz.