"Rajoyk borondatea badu, PPren gehiengo osoa abantaila izan daiteke prozesuan aurrera egiteko"

  • ETAk bere ekintzak uztea erabaki zuenetik Arnaldo Otegik emandako lehen elkarrizketa plazaratu dute El Diario Vasco eta El Correo egunkariek gaur. 2009tik darama kartzelan Otegik Bateragune kasuagatik eta Logroñoko kartzelatik erantzun du hedabideak bidalitako galdetegia. Ezker abertzaleko kideak uste du, ETAK, bere garaian IRAk bezala, eragindako mina aitortuko duela. Hona hemen elkarizketako pasarte batzuk.


2011ko azaroaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Arnaldo Otegi artxiboko irudi batean

Hildakoen memoria

"ETAren iragarpenaren berri izan nuenean, lehenik eta behin gure kartzelaratze eta zigorraren bidez komunikatu hori iristea sahiesten saiatu ziren Estatuaren eragileak etorri zitzaizkidan gogora. Haien porrotaz poztu nintzen. Ondoren, ETAren aktibitate armatuaren erruz bizitza normala aurrera eraman ezin zutenez oroitu nintzen, eta haiengatik eta haien familiengatik poztu nitzen. Azkenik, aro berri hau gozatu ezingo duten pertsona guztiengan pentsatu nuen. Hildakoen memoriak balio beharko digu gure Euskal Herri zahar honetan gure ezberdintasun politikoak inoiz gehiago ez daitezen indarkeriaren bidez erabaki".

Eragindako minaren aitorpena

"ETAren biktimei dagokienez, gure kontzientzia iraultzaileak, gure herriak eta nazioarteko komunitateak eskatzen digunaren mailan egongo gara. Ezker abertzalea jakitun da alor honetan duen erantzunkizunaz. Biktimen aitortza eta konponketaren inguruan Gernikako Hitzarmenean hartutako konpromezuekin eta koherenteak izango gara".

"IRAk egin zuen bezala, ETAk ere aitortuko du eragindako mina, berak erabakiko duen unean eta terminoetan. Era berean, galdera bat uzten dut airean: Aitortuko al du Estatuak, Gobernu britainiarrak egin zuen bezala, bere estrategia ezberdinek eragindako mina? Nire iritzi pertsonalaren arabera, eragindako mina aitortzea ez da ahuleziaren seinale, sendotasunarena baizik. Denok ulertu beharko genuke horrela".

Bake prozesua

"Ezker abertzaleak ez du presarik politika alorrean, ulertu baitu denbora faktorea behin betiko gure alde ipini dugula. Gure jarrera politikoak denbora pasa ahala indartzen joango dira eta Estatuarenak ahultzen".

"Espainiako presidenteak borondate poltikoa erakusten badu, paradoxikoki PPren gehiengo osoa abantaila izan daiteke bake prozesuan aurrera egiteko".

"Benetan sentitzen dut eszenatoki hau askoz lehenago sortzeko eraginkortasun gehiagoz lagundu ahal ezin izana".

Patxi Lopez

"Uste duzu zeozer gidatzeko prest dagoela, Donostian Nazioarteko Konferentzia bat ospatzen den unean herritik alde egiten duen, ETAren deklarazio historikoak 7.000 kilometrotara harrapatzen duen, edota EAEn eserleku gehien eskuratu dituen Amaiur aipatu ere ezin duen norbait? Lehendakariak hutsegite galanta egin du. Rubalcabaren Espainiaren interesak Euskal Herriaren bakearen gainetik ipini dituzten pertsonei kasu gehiegi egin die".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude