Ostiralean amaituko da Espainiako Aurrekontuen negoziaziorako epea eta PPk azken orduko bileraren bat deitu ezean, osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri du EAJk.
Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramaileak adierazi du oraingoz ez dagoela akordiorik eta jarrerak “aldenduta” daudela. Hala ere, osoko zuzenketa aurkeztuko “azken momentura arte” itxarongo dutela ziurtatu du. Ostiralean, 14:00etan amaituko da epea baina PPk kupoaren negoziazioan “azken uneko mugimenduak” egiteko aukera ez du baztertzen EAJk.
Zuzenketa aurkeztu ondoren kentzeko aukera
Zuzenketa aurkeztu arren, edozein momentutan kendu dezaketela esan dute jeltzaleek, datorren asteko asteazken eta ostegunean egingo den bozketa baino lehen.
Kupoaren negoziaketa Aurrekontuen elkarrizketetatik atera behar dutela esan du Alfonso Alonso EAEko PPko buruak. Jeltzaleen ustez, Alonsok presioa sartu nahi du deklarazio horien bitartez, EAJk baldintzak gutxitu ditzan.
EAJrentzat ezinbestekoa da kupoa berritzea eta Rajoyk EAJren babesa behar du Aurrekontuak onartzeko. Espainiako Kongresuko 175 ordezkariren babesa behar du, dagoeneko Ciudadanos eta Coalición Canariarena ziurtatua du, baina bost jeltzaleena falta zaio.
Espetxe-politika negoziaketetan
Negoziaketetan jorratu dituzten gaien artean espetxe-politika dagoela ziurtatu du Joseba Egibar GBBko presidenteak Onda Vasca-n egin duen elkarrizketan eta “sistema euskaldun batean” sinesten dutela azpimarratu du. Alfonso Alonsok, berriz, ziurtatu du ez dutela espetxe-politikaz negoziatu.
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.
EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]
Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.
Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]