argia.eus
INPRIMATU
PPren egoitzaren aurrean lehen 'escrachea' egingo du bihar Kaleratzeak Stop Bizkaiak
  • Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko apirilaren 04a
Kaleratzeak Stop Bizkaiako kideak aurreko protesta batean (Argazkia: Efe)

Sestaoko egoitzan, plataformaren bozeramaile Marta Uriartek nabarmendu du protestak “biolentziarik gabekoak” izango direla. Beste ‘escrache’ batzuetan ez bezala, ez dira inoren etxera gerturako, Uriarteren arabera. Esan duenez, PAH eta beste plataforma batzuen borroka moldeak “erabat errespetagarriak” iruditzen zaizkio, baina “gauzak beste modu batean errebindika daitezke” haren ustez.

Bilbokoaz gain, Eusko Legebiltzarraren aurrean beste bat egiteko asmoa erakutsi du Kaleratzeak Stop Bizkaiak.

Zer da ‘escrachea’?

Pertsonaia publiko baten lantokiaren edo etxearen aurrean deitutako manifestazioa da ‘escrachea’. Argentinan zabaldu zen terminoa 90ko hamarkadan. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri Lander Arbelaitzek bere blogean idatzitako artikulua.