PPren egoitzaren aurrean lehen 'escrachea' egingo du bihar Kaleratzeak Stop Bizkaiak
  • Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko apirilaren 04a
Kaleratzeak Stop Bizkaiako kideak aurreko protesta batean (Argazkia: Efe)

Sestaoko egoitzan, plataformaren bozeramaile Marta Uriartek nabarmendu du protestak “biolentziarik gabekoak” izango direla. Beste ‘escrache’ batzuetan ez bezala, ez dira inoren etxera gerturako, Uriarteren arabera. Esan duenez, PAH eta beste plataforma batzuen borroka moldeak “erabat errespetagarriak” iruditzen zaizkio, baina “gauzak beste modu batean errebindika daitezke” haren ustez.

Bilbokoaz gain, Eusko Legebiltzarraren aurrean beste bat egiteko asmoa erakutsi du Kaleratzeak Stop Bizkaiak.

Zer da ‘escrachea’?

Pertsonaia publiko baten lantokiaren edo etxearen aurrean deitutako manifestazioa da ‘escrachea’. Argentinan zabaldu zen terminoa 90ko hamarkadan. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri Lander Arbelaitzek bere blogean idatzitako artikulua.

Kanal hauetan artxibatua: Bilbo  |  PP  |  Antonio Basagoiti
Azkenak

Bilbo kanaletik interesatuko zaizu...
2016-02-01 | Uriola.eus
Plaza bati Yolanda Gonzalezen izena emateko konpromisoa hartu dute Bilbon

Eneko Herran Deustuko Erriberako auzokideak hitza hartu zuen atzoko Bilboko Udalbatzan, eta auzoko plaza bati Yolanda Gonzalez izena ematea eskatu zuen, "memoriaren eta erreparazioaren izenean".


Bilbon 10 urte gutxiago biziko zara Gasteizen baino, arrazoi sozioekonomikoengatik

Batez beste, Gasteiz hegoaldean bizi den gizona 10,5 urte gehiago eta emakumea 7 urte gehiago biziko da, Bilbo Zaharrekoa baino. Tokian tokiko bizi-itxaropenaren datuak jaso dituzte EAEn eta ondorioa garbia da: baldintza sozioekonomikoek eragin zuzena dute emaitzetan.


2016-01-27 | ARGIA
PKK kurduarekin lotura dutelakoan, hainbat lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak

Espainiako Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu asteazken goizean Bilbon, Valentzian eta Madrilen Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) harremana dutelakoan.


Bilbon okupatutako Karmelo Ikastola biziberritzen ari dira auzolanean

KRML Bizirik dinamikako kideak Bilboko Santutxu eta Atxuri auzoen artean azaroan okupatutako Karmelo ikastolan auzolanean jarraitzen dute. Bilboko Udalarekin harremanetan jarri direla jakinarazi dute eraikinaren inguruko akordioa lotzeko.


Nire amaren hiria
MULTIMEDIA - erreportajea

Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraren erradiografia.


Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa nazioarteko prentsan

Bilbon eta Baionan euskal presoen giza eskubideen alde Sarek deitutako martxek oihartzuna izan dute nazioarteko prentsan ere. Jarraian dituzue, herrialdez, herrialde, mundu osoan urtearrilaren 9ko aldarrikapenaz argitaratu diren artikuluak.


2016-01-09 | ARGIA
Jendetza bildu da Bilbon eta Baionan dispertsioarekin amaitzeko eskatuz

Milaka pertsona batu dira Bilbon eta Baionan euskal presoen giza eskubideen alde Sarek deitutako martxan. Bilboko argazkiak, Dani Blancoren eskutik.


2016-01-08 | ARGIA
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "ezinbestekotzat" jo ditu presoen aldeko ekimen guztiak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak urtarrilaren 9an euskal preso politikoen eskubideen alde Sarek antolatu dituen manifestazioei buruzko oharra argitaratu du.


Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua

2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera.


2016-01-07 | ARGIA
Sare
"Herri honek presoen eskubideen alorrean harriak mugitu nahi dituela nabaritu behar dute"

Larunbateko deialdi bikoitzaren aurrean, azken prentsaurrekoa egin dute Sareko kideek. Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuko dute Bilbon eta Baionan. "17:00etan bete ditzagun kaleak: aldarrikapenez, ilusioz eta itxaropenez”.