PPk txio anonimoen atzean nor dagoen jakin nahi du, kosta ala kosta

  •  “Sare sozialetako profil eta kontuen atzean nortasun bat egotea nahi dugu eta erabiltzaileek jakin dezatela identifikatuta daudela”. Hitz horien bidez iradoki du Rafael Hernando PPren Espainiako Kongresuko bozeramaileak sare sozialetan anonimotasuna errotik kendu nahi dutela. Hau da, internet sarean dabilen ororen identifikazioa kontrolpean izan nahi du, NAN zenbakia barne.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko abenduaren 28a

Profil ezezagunetatik egiten diren “delituekin” amaitzea da alderdi popularrak neurri berria ezartzeko erabili duen argudioa. Ez du lege izaerarik, momentuz ideia bat baino ez baita. Dena dela, delitugilea begiz jota edukitzeko, edozein plataformetan izen eman aurretik erabiltzaileek euren NAN zenbakia ematea proposatzen du Hernandok, “anonimotasunetik joka ez dezan”, eta neurria betetzen ez duenari, interneterako sarbidea galarazteko prest legoke.

NBEk behin eta berriro errepikatu du anonimotasuna oinarrizko eskubidea dela,  adierazpen askatasunaren eta askatasun ideologikoaren mesedetan.

Públicok jaso duenez, alderdi popularraren asmo berriak zeresana eman du sarean. Besteak beste, ustelkeria kasuetan anonimotasuna “ederki defendatzen” dutela leporatu die hainbat erabiltzailek eta jada edozein erabiltzaile identifikatzeko nahiko medio badituztela gogorarazi diete.  

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Adierazpen askatasunaren alde kalean pintaketak egiteko dei egin dute

Uztailaren 21 eta 22an kalera atera zentsurari aurre egiteko deia zabaldu dute No Callarem plataformak sustatuta. #FaltanPintadas du izena ekimenak.


2018-07-05 | ARGIA
Interneteko edukiei galbahea jartzeari buruzko erabakia irailera atzeratu du Europak

Sare sozialetan izandako kritiken ostean, Europar Parlamentuak atzera bota du egile eskubideen inguruko zuzentaraua erreformatzeko egindako proposamena eta irailera atzeratu ditu testuaren inguruko negoziazioak.


2018-07-05 | ARGIA
'Valtonyc' kantaria aske utzi du Belgikako justiziak

Josep Miquel Arenas Valtonyc abeslaria behin behinean libre geratu da Flandriako epaitegi baten aginduz, inolako kautelazko neurririk gabe.


'Fari˝a' berriz salgai: liburua bahitzeko agindu zuen auzitegi espainiar berak baimena eman du orain

Madrilgo Probintzia Auzitegiak otsail honetan agindu zuen  Nacho Carretero kazetari galiziarraren Fariña liburua bahitzeko, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri ematen zuelako. Ia lau hilabete geroago, epaitegi berak kendu egin du liburuaren aurkako kautelazko neurri hori eta berriz ere liburu-dendetan saldu ahal izango da.


2018-06-21 | ARGIA
Francoren Meirasko pazoan sartzeagatik salatu dituzten 19 lagunen aldeko elkartasun kanpaina abiatu dute

Francisco Franco diktadorearen Galiziako pazoan sartu ziren 2017an hainbat lagun, kolpe faxistaren ondorioz lapurtutako ondarea herritarren eskuetara itzul zedila aldarrikatzeko. 13 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute haietako bakoitzarentzat.


2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


2018-06-07 | Baleike
Altsasuko gazteen epaia salatzeko pintadak gaitzetsi ditu Zumaiako udal gobernuak

Zumaiako udal gobernuak bere desadostasuna adierazi du Altsasuko gazteen epaia salatzeko pasa den astean herrian zehar egin ziren pintadekin. Horren harira kexa ugari jaso dituztela ere azaldu du.


2018-05-29 | Miren Osa Galdona
Salaketa jarri dio Espainiako Poliziak "Izquierda Diario" hedabideari tortura kasuak argitaratzeagatik, besteak beste

2017an argitaratutako albiste bat dela eta, Espainiako Poliziak hedabide kataluniarraren aurkako salaketa jarri du, Mozal Legea ezartzeko asmoz. Hainbat tortura kasuri buruzko informazioa da artikuluan agertzen dena, baita poliziek jasotako indultuak ere. Salaketa jarri duena Kataluniako Espainiako Poliziaren egungo burua da, Sebastian Trapote. Veronica Landa kazetariari bere irudia iraindu izana egotzi dio.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude