argia.eus
INPRIMATU
PPk senatuan gehiengo osoa lortu du, eta legeen onarpena atzeratu lezake
  • Alderdi Popularrak 147 senatari izango ditu senatuan: 123 hauteskundeetan lortutakoak eta 23 aurretik parlamentu autonomikoek aukeratuak. Kongresuan onartutako legeen kontra bozkatu lezakete, hauen onarpena atzeratuz.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko abenduaren 21a
Senatuko 208 eserleku hauteskunde orokorretan aukeratu dira. Gainontzeko 58ak parlamentu autonomikoek aukeratzen dituzte.

PSOEk 47 senatari lortu ditu, Podemosek 16, ERCk, Democracia y Libertatek eta EAJak 6 bakoitzak; Coalicion Canariak , Aldaketak –Geroa bai, Ezkerra, Ahal Dugu eta EH Bildu Nafarroako hautagaitza bateratua– eta Agrupación Socialista Gomerak bana.

Lortutako emaitzarekin PPko senatariek kongresuak onartzen duen edozein legeri betoa ezarri ahalko diote. Legeak senatuan blokeatzen badituzte, kongresura bueltatu behar dira. Bertan, diputatuen gehiengo absolutua beharrezkoa da betoa kendu eta legea onartzeko. Legea onartzeko ez badute babes nahikorik lortzen, bi hilabete geroago onartu ahalko dute gehiengo sinplearekin.

Senatuko 208 eserleku hauteskunde orokorretan aukeratu dira. Gainontzeko 58ak parlamentu autonomikoek aukeratzen dituzte.