PPk kontrolatuko du Espainiako Kongresuko mahaia, aurreikusi gabeko babesarekin

  • Ciudadanosekin zuen akordioarekin lortutako 169 bozkei jatorria argitu gabeko beste hamar gehitu zaizkie. PSOE eta Unidos Podemosen arabera, nazionalistenak dira: EAJk ukatu egin du hori.


2016ko uztailaren 20an - 10:57
Espainiako Kongresuko mahai berria, osatu berritan.

Espainiako Gobernuaren inbestidura dantza hasteko moduan da, behin Kongresuko mahaia aukeratu eta gero. Hala, PPko kide Ana Pastorrek ordezkatuko du Patxi López lehendakari ohia mahaiaren presidentetzan, PP eta Ciudadanosen arteko akordioari esker. Pastorrek bozketaren bigarren itzulian eskuratu du postua, 169 bozka jasota. López, PSOEko hautagaia, 155 diputatuk babestu dute, eta 25 abstentzio egon dira.

Ezustekoa, baina, mahaiko lehen eta hirugarren presidenteordetzak hautatzerakoan iritsi da. PPko Rosa Romerok eta Ciudadanoseko Ignacio Prendesek bi alderdien arteko akordioak aurreikusitako 169 bozkez gain beste 10 lortu dituzte. PSOE eta Unidos Podemosen arabera, alderdi nazionalistak izan dira bozka horien emaileak: EAJ eta Convergència, alegia.

Jeltzaleek ukatu egin dute Romero eta Prendes babestu izana; antzera mintzatu da Convergènciako Francesc Homs ere. Bi alderdiek zehaztu dute abstentziora jo dutela. Emaileek aitortu ezean, bozketa sekretua izateak ez du ahalbidetzen bozken jatorria argitzea, eta orain artean inork ez du pausu hori eman.

Kongresuan talde propioa lortu nahian dabil Convergència, eta horretarako beharrezkoa du mahaiaren oniritzia. PSOE eta Unidos Podemosek horrekin lotu dute espero gabeko babesa. Alderdi katalanak zortzi diputatu ditu, eta beste biak EAJtik heldu direla iradoki dute: Maria Eugenia Arrizabalagari Senatuko mahaian lekua egiteko akordioa egin izanak hauspotu ditu zurrumurru horiek.

Mahaiaren osaketak utzitako marrazkiak gobernuaren inbestidurarekin zerikusia izan dezakeela adierazi dute ezkerreko alderdiek. El Mundok argitaratu duenez, PPren zuzendaritzak argi du Ciudadanosek Rajoy babestuko duela, eta hori ahalik lasterren gerta dadin presioa egingo du. Bestalde, popularrek ontzat emango lukete alor ekonomikoan EAJ eta Convergènciarekin akordio puntualak egitea, aurrekontuak edo gastu sabaia kasu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Parlamentua
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


2023-09-28 | Sustatu
Espainiako Estatuko hizkuntza gutxitu ahaztuenak: Extremadurakoak

Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude