argia.eus
INPRIMATU
PPk hauteskundeak nahi ditu
  • Mariano Rajoy astearte arratsaldean bilduko da Espainiako errege Felipe VI.arekin. Hauteskundeak egin zirenetik, bigarrenez bilduko dira PPko liderra eta erregea. Aurrekoan bezala, jarduneko gobernuko presidenteak uko egingo dio inbestitua izateko aukerari.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko otsailaren 02a
Hauteskundeen ostean bigarrenez batzartuko da Rajoy Espainiako Estatuko erregearekin.

"Testuinguruan aparteko aldaketarik gertatzen ez bada eta Pedro Sanchezek inbestitua izateko babesik lortzen ez badu, hauteskunde berriak egitea da Rajoyk izan dezakeen eskenatoki egokiena". Hori da El Diariok Genovako egoitzan  jaso duen ideia. PPren jarrera argia da: "Beste alderdien sostengurik ez dugula ikus dadin eta Rajoy egurtu dezaten, ez du zentzurik inbestidurara joatea".

Popularrek baztertua dute PSOErekin akordioa erdiesteko posibilitatea; hauteskundeak errepikatu eta, Ciudadanosen botoak medio, hautesleen babesa sendotzea da haiek buruan duten aukera garbiena. Eta hori helburu, PPk ez du babestuko popularra ez den inor.

Rajoyren ezezkoaren aurrean, Alderdi Popularrak argi du Espainiako erregeak Pedro Sanchezen esku utziko duela gobernua eratzeko aukera. Hala ere, PSOE eta Podemosen arteko akordioak porrot egingo duelakoan, oraingoz lasai dira PPn.