argia.eus
INPRIMATU
PPk Bizkaiko egoitza diru beltzarekin erosi zuen, poliziaren arabera
  • PPk Bilbon duen egoitza, alderdiko diruzain ohi Luis Barcenasek eratutako 'B kutxa' bateko diru beltzarekin ordaindu zen, Espainiako Poliziaren Delitu Ekonomiko eta Fiskaletarako Taldeak osatutako txostenaren arabera.

ARGIA @argia 2014ko urriaren 22a
PPko idazkari ohi Angel Acebes inputatzeko autoan jaso du Pablo Ruz epaileak 'B kutxari' buruzko txostena. (Argazkia: Eldiario.es)

Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Ruzek dioenez, 'Sede Vizca' izeneko beste kontabilitate bat sortu zuen Barcenasek, eta milioi bat euro inguru bideratu zuen PPren Bizkaiko egoitzara.

Dirua eskutan jaso eta Banco Vitorian eta Baneston zituen kontuetan sartzen zituen PPk, ondoren EAEko PPri emateko, epailearen arabera. Eitb.com-ek dioen moduan, dohaintza bakarraren jatorria argitu du poliziak: Bruesa eraikuntza enpresako zuzendaritzako kide Emilio Alvarez Lopezena, 36.000 eurokoa.

EAEko PPk diru beltza jaso izana ukatu du, Efe agentziak jakinarazi duenez.