PPk Bilboko egoitza ordaindu zuen, ustez, 'ETAren mehatxutik babesteko' bildutako diruarekin

  • Eldiario.es hedabideak zabaldu duenez, Gürtel kasuaren sententzian irakur daitezke EAEko PP Alderdi Popularra Espainia mailakoak antolatuta zeukan ustelkeriazko sarearekin lotzen duten frogak. 


2018ko maiatzaren 28an - 09:31
PPren EAEko egoitza nagusia Bilboko Gran Via kalean. (Argazkia: Google Maps)

Iker Rioja Andueza haizatu du gaia: Gürtel kasuaren oinarrian dauden Barcenasen paper famatuetan agertzen direla Espainiako PPren ustelkeria alderdiaren EAEko finantziazioarekin eta zehazki Bilbon daukan egoitzaren ordainketarekin lotzen diren hiru osagai. Batetik, eta funtsezkoena, 1998an –ETAk Miguel Angel Blanco zinegotzi popularra hil eta hilabete batzuetara– alderdiak PPko hautetsiak babesteko antolatu zuen diru bilketaren emaitza ez horretarako baizik eta bestelako gastuak pagatzeko erabili zuela.

Ustez ETAren erasoetatik babesteko bildutako diruaren zati bat, hau da bigarren osagaia, PPko buruek erabili zuten Bilbon Gran Via kalean daukan egoitzaren zorrak ordaintzeko. Garai haietan 1,2 milioi euroko zuloa zeukaten ordaintzeke popularrek. Eldiario.esek albistean erakusten du alderdiaren kontabilitate paraleloaren orrietako bat horren frogatzat.

Gürtel kasuan EAEko PP Espainiakoaren ustelkeriarekin lotuta ageri den hirugarren osagaia Araban mamitu zen, Gardelegiko zabortegiaren kontratazioetako batean lehiaketa irabaziko zuen enpresa taldeari kobratutako komisio ilegalarekin: Sacyr-Vallehermoso multinazionalaren adarra den Sufi eta EAE mailako Escor eta Lanbidek irabazi zuten lehiaketa, kazetak dioenez, Nige aholkulari enpresari 300.000 euroko komisioa pagatu ostean. Nige hau ere PPri Gürtel aferan zuzenean lotuta ageri da. Lehiaketaren irabazleetako enpresa bat, Lanbide, erdiz erdi harrapatu zuen Hiriko auto elektrikoaren finantziazioaren eskandaluak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude