Euskara nire ama hizkuntza da, baina gure belaunaldian, gure ama hizkuntzarekin haustura bizi ukan dugu. Gaur egun euskaraz anitz kantatzen dut, baina harreman berezi bat dut honekin. (...) Ikusgarri baten eta hizkuntza baten artean koherentzia atzematen ahalegintzen gara. Hori lortuta emozioa sortzen da, ez da itzulpenik behar. Jendeak sentitzen du, euskara ulertu gabe ere. Horrek guztiak kuraia ematen dit niri, haustura hori bizi ukan dudalako. (2003/07/03)