Bilboko fakultateetako ikasleek hezkuntza sistemari buruz hausnartzeko aukera izango dute azaroaren 2tik aurrera. BUIA Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladak unibertsitateko hezkuntza eredu kritikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren hilerako.
Webgunean azaldu dutenez, “gero eta nabariagoa da” egungo hezkuntza ereduak ez dituela ikasleen nahiak asebetetzen, “euren interesekoak” diren gai asko alde batera uzten baitira. Egoera horren aurrean, hezkuntza kritikoari buruzko jardunaldiak antolatzea erabaki dute, “hezkuntza sistema iraultzeko bidean jarraitzeko”.
Jardunaldiok Bilboko lau fakultatetan eginen dira: azaroaren 5ean Andra Marin, azaroaren 25ean Deustun, azaroaren 2tik 6ra San Mamesen eta azaroaren 2tik 12ra Sarrikon. Egitarau guztia oraindik ez dute ezagutzera eman, baina Sarrikon datorren astean zer egingo den iragarri dute jada.
Lehen ekitaldia azaroaren 2an egingo da. Bertan, Xabier Arrizabalo ekonomistak “Crisis cronica del capitalismo” hitzaldia emango du. 17:00etan izango da, gradu aretoan. Ondoren, azaroaren 4an Laura Ruizek (Mugarik gabeko ekonomilariak taldeko kideak) eta Juan Hernandezek (Hegoako kideak) TTIPari buruz jardungo dute. 16:00etatik aurrera izango da, gradu aretoan hau ere.
Hemen ikasleen aburuekin osatu duten bideoa: