“Pozik al gaude ikasleok unibertsitatean lantzen diren edukiekin?”

  • Bilboko fakultateetako ikasleek hezkuntza sistemari buruz hausnartzeko aukera izango dute azaroaren 2tik aurrera. BUIA Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladak unibertsitateko hezkuntza eredu kritikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren hilerako.


2015eko urriaren 28an - 10:19

Webgunean azaldu dutenez, “gero eta nabariagoa da” egungo hezkuntza ereduak ez dituela ikasleen nahiak asebetetzen, “euren interesekoak” diren gai asko alde batera uzten baitira. Egoera horren aurrean, hezkuntza kritikoari buruzko jardunaldiak antolatzea erabaki dute, “hezkuntza sistema iraultzeko bidean jarraitzeko”.

Jardunaldiok Bilboko lau fakultatetan eginen dira: azaroaren 5ean Andra Marin, azaroaren 25ean Deustun, azaroaren 2tik 6ra San Mamesen eta azaroaren 2tik 12ra Sarrikon. Egitarau guztia oraindik ez dute ezagutzera eman, baina Sarrikon datorren astean zer egingo den iragarri dute jada.

Lehen ekitaldia azaroaren 2an egingo da. Bertan, Xabier Arrizabalo ekonomistak “Crisis cronica del capitalismo” hitzaldia emango du. 17:00etan izango da, gradu aretoan. Ondoren, azaroaren 4an Laura Ruizek (Mugarik gabeko ekonomilariak taldeko kideak) eta Juan Hernandezek (Hegoako kideak) TTIPari buruz jardungo dute. 16:00etatik aurrera izango da, gradu aretoan hau ere.

Hemen ikasleen aburuekin osatu duten bideoa: 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude