"Gure euskara-identitatea ez da identifikatzen plazerrarekin, hedonismoarekin, fribolitatearekin, arinkeriarekin… baizik eta konpromezuarekin eta zuzentasunarekin, hau da, arauen arabera ondo hitz egitearekin. Agintearekin, beraz. Hemen dator konturik bitxiena, gure euskara-identitatea identifikatzen delako alde batetik agintearekin eta baita ere, lehen esan bezala, kontrakoarekin: egoera irauli behar izatearekin. Batzuen ustez euskara salbatzeko ez da soilik behar independentzia, baita sozialismoa ere, egin kontu!" (2008-07-22)