Turismoa udako industria nagusiena da. Guanyem Barcelonak egungo turismo eredua masibo eta harraparitzat jo du eta honen aurka “turismo jasangarria” aldarrikatu du. Baina posible al da? Diagonal egunkariak egungo turismo eredua eta honen eraginak aztertu ditu.
Diagonalek Rodrigo Fernandez Miranda Ekologistak Martxan elkarteko kidearen hitzak jaso ditu gai honen inguruan. Turismoak lau motako eraginak dakartzala dio: ingurumenari dagozkionak, ekonomikoak, soziokulturalak eta eskala txikiagokoak.
“Nabarmentzekoa da turismoaren eraginez lekuko jarduera ekonomiko tradizionalak bertan behera uzten ari direla, eta gastu publiko handia egiten dela atzerritarren inbertsioak erakartzeko”, azaldu du Fernandez Mirandak.
Oinarrizko baliabideak garestitu egiten direla gehitu du, baliabideak gain-ustiatzen direlako.“Bizitza eredu kontsumistaren esportazioa” ematen da, eta honek gizarteen nortasuna, baloreak eta bizitzeko era tradizionalak mehatxatzen ditu.
Turismoaren inguruan “mito faltsu” bat dagoela ere adierazi du Fernandez Mirandak: enpleguaren sorrerarena. Turismoak sortzen dituen enpleguak “aldi baterakoak, prekarioak eta kalitate txarrekoak” direla salatu du.
Ohiturak merkantzia bihurtzen dira, eskaintza turistikoaren barruan sartzen dituztelako. Fernando Estévez Antropologia irakasleak azaltzen duenez, “kultura garaikidean eguneroko errutina hain handia da jendeak bertatik atera nahi eta behar duela. Turismoa errutinaren aurkako jarduera da, eta hori da hain justu bere xarma”.
Turistek bertakoak identifikatu nahi dituzte, beste gauza askoren artean, beren janzkerengatik, adibidez. “Baina leku urrun eta exotikoak gaur egun ez daude hain urrun eta ez dira bitxiak, beraz, bertakoak geroz eta bereizezinak dira”, azaldu du Estevezek.
Turismo jasangarria: errealitatea ala paradoxa?
Turismo jasangarriaren kontzeptua garapen jasangarriarekin erlazionatuta dago. Turismo jasangarria posible den aztertzean, Freek Colombijn Amsterdameko Vrije Unibertsitateko Antropologia irakasleak argi dauka: “Turismo jasangarri bakarra gure etxetik oinez edota bizikletaz ateratzean egiten duguna da. Bestela ezin dugu esan egiten ari garen jarduera jasangarria dela”.
Bye Bye Barcelona dokumentalak turismo masiboak Bartzelonan dituen eraginak agerian uzten ditu.
Maiatzean Turismoaren Munduko Erakundeak 35 herrialdetako 300 agintari eta ordezkari bilduko ditu Donostian, bertan burutuko baita Turismoaren Goi Bilera.
Azken hilabeteetan lanean aritu ostean, BiziLagunEkin plataforma sortu dute Donostian. "Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaitu, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearen bilgunea gara, partekatzen duguna egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka da". Maiatzaren 25erako, Donostiako turismoaren goi bileraren azken egunerako, manifestazioa deitu dute Saguesetik hasita: Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu!... [+]
Turismo ereduarekin kezkatuta dauden hainbat donostiarrek Bizilagunekin Plataforma aurkeztu berri dute. Maiatzaren 23an, 24ean eta 25ean egingo den Turismoaren Nazioarteko Goi Bileraren harira, dozena bat ekintza prestatu dituzte. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta solasaldiak egingo dituzte auzoz-auzo. Apirilaren 10ean hasi eta maiatzaren 25ean amaituko dira ekintzak, Saguesetik egingo den manifestazioarekin.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Gipuzkoako hoteletako langileentzat greba deitu dute maiatzaren 23, 24 eta 25erako. "Patronalak hitzarmen kolektiboarekin lotuta egin dituen proposamenak ez direla nahikoak" salatu dute.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hiru hotelek lanak egiteko behar dituzten baimenak onartu ditu astearte goizean, ARGIAk jakin duenez. Horien arteko bat Parte Zaharrean dago eta bi erdialdean.
Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon turismo masiboak Bilboko Alde Zaharrean duen eragin kaltegarria salatzeko.
Bilboko Alde Zaharreko auzokideak asteazkenean manifestatuko dira turistifikazioaren kontra. 'Auzoa ez dago salgai' leloarekin Unamunotik hasiko da protesta urtarrilaren 31 asteazkenean 19:30ean.
Airbnb webguneko datu berriak ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan.
Donostiako Udalak Parte Zaharreko Kale Nagusian hotel bat egiteko eman duen lizentzian irregulartasunak daudela uste du EH Bilduk.