Portugalgo Parlamentuak eutanasia legeztatzeko bidea has dezake asteartean

  • Abortua eta ezkontza homosexuala berriki legeztatu ostean — 2007an eta 2010ean, hurrenez-hurren — Portugaleko agintariek asteartean erabakiko dute eutanasia eta medikuek lagundutako suizidioa legeztatzeko bidea hasiko duten edo ez.


2018ko maiatzaren 29an - 11:10
Eutanasiaren aurkako manifestazioa Portugalen (Arg: La Vanguardia)

Portugalek ateak ireki dizkio eutanasiari buruzko debateari. Herrialdeko alderdi ezkertiarrek bultzatu dute eztabaida eta eutanasia legeztatzeko proposamenak aurkeztu dituzte. Alderdi erlijiosoek — kristauek, musulmanek eta juduek —, berriz, gogor egin dute kontra.

Polemika sortzen duten gaiekin ohitura da Portugalen alderdietako buruek aldeko edo kontrako botorik ez eskatzea, horrela alderdikideek beraien etikaren araberako erabakia hartzeko. Horrela egingo dute asteartean eutanasia legeztatzeari buruzko bozketa, eta baiezkoa aterako balitz, eutanasia legeztatzeko aukera izango litzake.

Eutanasia Belgikan, Kanadan, Luxenburgon eta Herbeheretan bakarrik da legezkoa. Suitzan eta Estatu Batuetako estatu batzuetan, berriz, legezkoa da lagundutako suizidioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


Eguneraketa berriak daude