Portugalgo langabetuei mezua: Emigratu

  • Portugalgo lehen ministro Pedro Passos Coelhok polemika iturri bilakatu diren adierazpenak egin zituen abenduaren erdialdean. Herrialdeko langabetuei atzerrira joatea gomendatu zien, adibide gisa jarriz kolonia ohi Brasil eta Angola. Herrialdeko zenbait ministrok bere hitzak goraipatu bazituzten ere, gazteek gogor hartu dituzte lehen ministro kontserbadorearen hitzak, esanez, hori bere postuan dagoen norbaitek esan dezakeen "azken gauza" dela.


2012ko urtarrilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Manifestazioa Portugalen

Hitzen egokitasunak polemika piztu duen arren, herrialdeko kanpo harremanetako sailak emandako estatistikek diote emigrazio mugimendu handia dela Portugalen. Hala, 2011n ia 120.000 pertsonak utzi zuten herrialdea. Portugaldar gehienak Brasilera joaten dira, eta hau izan da historikoki joera, baita 1822an independentzia aldarrikatu ostean ere.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude