Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko umea pornografiara heltzen dira. Sinestezina da, beraien lehenengo kontaktua hori izatea, baina bada. Horrez gain, ikusten den pornografia oso bortitza da emakumeen kontra eta frogatuta dago material mota hau kontsumitzen duten gizonek erasotzaile bihurtzeko aukera gehiago dutela. Era berean, emakumeak biktima bihurtzeko portzentaia ere igotzen da.
Aldatzeko beharra daukagu. Mundura datozen neska-mutilei irakatsi eta zer dagoen ondo eta zer ez jakinarazi behar diegu. Sexu-heziketa bai eskoletan bai etxeetan hasi behar dugu.
Hainbat egile: Nagore Maza, Jone Perez, Julen Cruz, Adrian Fuente eta Soraya Blanco.