Porno Eskola, heziketa sexualerako tresna berria Gasteizen

  • Azaroaren 26an SUmendi Gazte Espazioan, Porno Eskola bera aurkezteaz gain, porno feministaren hastapenetan sakonduko dute. Interneten dagoen informazio guztia kritikoki eta etikoki erabiltzeko asmoa du eskolak.

Hala Bedi @halabedi
2017ko azaroaren 08a

Porno Eskola. Hori da Gasteizen martxan jarri duten tresna berria. Helburua, argia: heziketa sexualean sakontzea, pornografiari buruzko gida didaktiko bat baliatuz horretarako. Urriaren 26an aurkeztu zuten, baina jende dexente aurkezpen aretotik kanpo geratu behar izan zen. Hori dela eta, azaroaren 26an beste aukera bat izango dugu Gasteizen Porno eskola barrutik ikusteko: SUmendi Gazte Espazioan tailerra.

“Konturatu ginen nerabeek sexuarekin zuten lehenengo kontaktua pornoa zela: ikastolan duten heziketa sexualak hutsuneak dituelako edo gurasoei galdetzea lotsa ematen dielako”, adierazio dio Hala Bediri Porno Eskolako kide den Iratxe Gilek. “Gainera, gurasoak ez daude hezituak galdera horiek erantzuteko”, gaineratu du.

Interneten dagoen informazio guztia kritikoki eta etikoki erabiltzeko asmoarekin, Porno Eskolaren asmoa heziketa sexualeko tresna bat eskaintzea da. Eta horretarako, nahikoa baliabide jarriko dituzte mahaiaren gainean. Ilustrazioak oinarri, eduki mapa bat landu dute. Horretaz gain, webgune bat ere martxan jarriko dute, unitate didaktiko ugari oinarri moduan hartuz.

Pornoaren unibertsoa berreraikitzeko jaio da Porno Eskola: teoriak berresanez, akatsak zuzenduz,  erabiltzaileak berrezituz eta pornografia feminista, bidezko eta ireki batera bideratuz. Gainera, gidaz gain, gai bakoitzeko unitate didaktikoak eskainiko dituzte, informazio guztia garatuz, bibliografia, estekak eta artikuluak eskainiz… Gasteizen jaio da, “baina gustora zabalduko genuke” adierazi du Gilek.

Hitzordua SUmendin

Azaroaren 26an, igandean, Porno Eskolako kideek tailer bat emango dute SUmendi Gazte Espazioan, Judimendin. Bertan, Porno eskola bera aurkezteaz gain, porno feministaren hastapenetan sakonduko dute.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekari dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Pornografia  |  Hezkuntza  |  Gasteiz

Pornografia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-24 | Saioa Baleztena
"Emakumezkoei itzuli diet pornografiaren generoa"

Zientzia Politiko, Feminismo eta Sexualitate ikasketak egin zituen Lundeko Unibertsitatean Erika Lustek (1977, Stockholm). Pornografia konbentzionala gizonezkoentzat egina zegoela ikusirik, helduentzako zinemagintza alternatiboaren aldeko apustua egin du Bartzelona bizitoki duen zinema zuzendari suediarrak.


Eguneraketa berriak daude