Polonian ultrakontserbadoreek inoizko babesik handiena eskuratu dute

  • Legea eta Justizia (PiS) alderdi ultrakontserbadore eta euroeszeptikoak irabazi ditu Poloniako hauteskundeak botoen %37,5a eskuratuta. Gobernuan zegoen Herritarren Plataforma (PO) zentro-eskuineko alderdia bigarren geratu da botoen %24arekin.


2015eko urriaren 27an - 10:07
Jaroslaw Kaczynskiren alderdiak irabazi ditu hauteskundeak, eta Beata Szydlo izango da gobernu buru berria.

Hauteskundeetako emaitzek erakusten dute eskuinaren indarra Polonian. %51ko parte hartzearekin, PiSek eta gobernuan egon den POk –Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen alderdia– botoen %61a lortu dute. Beste hiru alderdi egongo dira parlamentuan, baina ez da ezkerreko alderdirik egongo. Ezkerreko koalizioak ez du lortu botoen %8ko langa gainditzea.

Emaitzen arabera, Legea eta Justizia alderdiak 242 eserleku eskuratu ditu. Polonian alderdi batek lortu duen emaitzarik onena da 1989an komunismoa alboratu zutenetik. Jaroslaw Kaczynski alderdiko buruak garaipena Smolensken hildakoei eskaini die. 2010eko apirilean gertatutako hegazkin istripuan zendu ziren Jaroslawen anai bikia Lech, Poloniako presidente zena eta Poloniako zenbait goi kargudun.

Zortzi urteren ostean Kaczynski bikiek sortutako alderdia boterera itzuliko da. Lehen ministro eta presidente izan ziren 2005etik 2007 arte. Hala ere, Jaroslaw Kaczynski ez da lehen ministro izango, bere ordez Beata Szydlo izango da gobernu berriaren buru. Kaczynski bigarren maila batean geratu da, zail zuelako bera hautagai izanik alderdiak hauteskundeak irabaztea. Poloniako hedabideak ordea, ez dira ziur Szydlok programa propio bat jarriko duen martxan, ala Kaczynskiren txotxongilo bihurtuko den. Emaitzen berri izan ostean, Kaczynskik hitz egin zuen eta ez Szydlok.

Errefuxiatuak hartzearen aurka eta Poloniaren handitasuna berreskuratzea

Legea eta Justizia alderdiaren aurreko gobernuak tira birak izan zituen Europar Batasunarekin, eta oraingoan ere bien arteko eztabaidagai bihurtuko dira errefuxiatuak eta karbono dioxidoaren isurketak besteak beste. Errefuxiatuen aferan, Kaczynskiren alderdiak Poloniako gobernuaren jarrera kritikatu du 7.000 errefuxiatu hartzearren. PiS alderdiak hizkera oso gogorra erabili du errefuxiatuen aurka, eta babes zabala lortu du poloniarren artean.

Edonola ere, Legea eta Justizia alderdiaren diskurtsoaren ardatza Poloniak azken hamar urteetan izandako gorakada ekonomikoaren aberastasunen banaketa txarra izan da. Sistema kapitalista alde batera utzi gabe, gobernuaren esku hartze handiago aldarrikatu dute. Polonia inperialaren “handitasuna” berreskuratzea du helburu Kaczynskiren alderdiak, Viktor Orban Hungariako lehen ministroak hartutako bideari jarraituz, kristautasunaren balioen eta tradizioaren bitartez. Adituen ustez, gutxiengoen eta emakumeen eskubideak atzera egingo dute gobernu berriarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polonia
Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Poloniako ultraeskuina gobernutik botatzeko aukera eskura du oposizioak

PiS alderdi ultrakontserbadoreko Andrzej Duda presidenteak iragarri du haren alderdiko hautagaiari aginduko diola gobernua osatzea, boto gehien jaso dituelako. Halere, ez du nahikoa izango gobernatzeko, eta aldaketa letorke Poloniako Gobernura. Azken urteetako bilakaera ikusita,... [+]


Erromatar legioaren "hozkailua"

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.


2023-10-03 | ARGIA
Pablo Gonzalez espainiaratzeko eskatu dute hamalau eurodiputatuk

"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]


Eguneraketa berriak daude