Poloniako Gobernuak atzera egin du abortua guztiz debekatzeko asmoarekin

  • Abortu eskubidea aldarrikatzeko greba egin zuten milaka emakumek urriaren 3an Polonian. Manifestazio horiek direla eta, abortua guztiz debekatzen duen lege-proiektua bertan behera utz dezake gobernuak.

Ainhoa Ortega Bretos @ob_ainhoa
2016ko urriaren 06a
\'Astelehen Beltza\' Polonian. (Arg.: Titles)

‘Astelehen Beltza’ deituriko protestak eragina izan du Polonian. Izan ere, “legearen inguruan hausnartzera eta umiltasunez jokatzera irakatsi” diela adierazi du Jaroslaw Gowin Hezkuntza eta Zientzia ministroak, Associated Press agentziak zabaldu duenez.

Horretaz gain, abortua guztiz debekatzeko lege asmoarekin ez dutela jarraituko eman du aditzera Senatuko bozeramaile den Stanislaw Karczerskik.

Abortua debekatuta zegoen dagoeneko Polonian, salbuespen batzuekin: bortxaketak, intzestuak eta amaren bizitza arriskuan jartzen duten kasuak. Parlamentuak irailaren 23an tramitera onartu zuen legearen arabera, aldiz, abortua debekatuta egongo litzateke kasu guztietan. Horrelakorik praktikatzen duten emakumeek bost urteko kartzela zigorra jasoko lukete, baita laguntzen dieten medikuek ere.

Kanal hauetan artxibatua: Abortu eskubidea  |  Polonia

Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
Irlandarrek abortua debekatzen duen lege zurrunenetako bat iraultzeko aukera izango dute

Abortuaren inguruko erreferenduma egingo dute Irlandan maiatzaren bukaeran, Leo Varadkar herrialdeko lehen ministroak jakinarazi duenez


2017-12-27 | Miren Osa Galdona
Eliza batean abortu eskubidea aldarrikatzeagatik, zigorra Mallorcako bost feministen aurka

Balear Irletako Probintzia Auzitegiak urtebeteko kartzela zigorra ezarri zien Herrialde Katalanetako bost feministei 2014an abortu legearen aurka eliza batean protesta egiteagatik. Errekurtso eskaera bertan behera utziz, Auzitegi Gorenak epaia berretsi du, askatasun erlijiosoaren aurkako ekintza izan zela argudiatuta.


2017-12-15 | Miren Osa Galdona
El Salvadorren 30 urteko kartzela zigorra berretsi diote nahi gabeko abortua izan zuen emakume bati

El Salvadorreko auzitegi batek erdigunean jarri du abortu eskubidearen auzia herrialdean eta  mundu mailan: 2008an Teodora Vazquezi, nahi gabeko abortua izan zuen emakumeari, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten umekia hiltzeaz leporatuta. Defentsak apelazioa aurkeztu ostean, epaileak berretsi egin du orain zigorra.


Milaka lagunen manifestazioa Dublinen, abortatzeko eskubideari buruzko erreferendumaren atarian

Abortatzeko eskubidearen aldeko Martxak milaka lagun bildu ditu asteburuan Dublinen. Tradizio katolikoak pisu handia du Irlandan eta konstituzioak berak debekatzen du abortua, 14 urtera arteko espetxe-zigorrekin. Datorren udaberri-udarako gaiari buruz erreferenduma iragarri du Gobernuak.


2017-08-22 | Xalba Ramirez
Abortua hiru kasutan despenalizatu egin dute Txilen

Txileko auzitegi konstituzionalak ontzat eman du abortua hiru kasutan despenalizatzeko lege proiektua. Oposizioak hainbat errekurtso jarri ostean hartu du auzitegiak erabakia.


2017-08-04 | Leire Murguialday
Esperantzara kondenatuak

Garaipenik eta galtzekorik gabe kantatzen zuen Garik duela urte batzuk, eta hala bizi dute emakume gehienek haien errealitatea El Salvadorren. Bizitzak ezer gutxi balio duen herrialde honetan, zer esanik ez baliabide urriko emakumeenak.


2017-07-13 | Lander Arbelaitz
Abortatzea egotzita 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote bortxaketa baten biktimari El Salvadorren

El Salvadorren lurrikara eragin du 19 urteko Evelyn Beatriz Hernandezen kasuak. Haurra galdu zuenean "hilketa larria" egotzi zioten. Gazteak jakinarazi du hainbat aldiz bortxatu eta haurdun utzi zutela. Hernandezen abokatuak defendatu du haurra hilda jaio zela. 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote.


Simone Veil, abortatzeko eskubidearen defendatzaile sutsua zendu da

Goiz honetan zendu da Simone Veil, emakume determinatua eta indartsua. Mentalitateak aurka zituela, abortatzeko eskubidearen aldeko legea pasarazi zuen Frantziako Legebiltzarrean 1975eko urtarrilaren 17ean. "Veil Legea" izenarekin ezaguna den eskubidea. Judu izateagatik Auschwitzeko kontzentrazio-esparrutik pasatakoa, Bigarren Mundu Gerran deportaturikoen memoriaren alde ere borrokatu zen bizitza osoan.


Lesbianei ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazoak" dakartzala esan zuen goi karguak dimititu du

Ricardo Ezkurrak abortuaren dekretuaren "formekin" iritzi kontrajarria daukala adierazi du, ez ordea "edukiarekin". UPNren garaian izendatutako azken karguetako bat da Ricardo Ezkurra.


Osasunbidean abortatzeko eskubidea ziurtatuko du Nafarroako Gobernuak

Fernando Dominguez (Osasun kontseilaria): "Abortuaren dekretua baino gehiago da hau, sexu osasun politika berri baten ikurra delako, errealitate sozial berriarekin bat etorriko dena".


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude