Poliziak gogor jo zuen manifestarien aurka ostegunean. Istiluak izan dira Argentinako parlamentuaren inguruetan.
Eguerdiko ordu bietan zen hastekoa saio parlamentarioa. Kanpoan, milaka polizia eta gendarme herritarrak egurtzen ari ziren. Argentinako presidente Mauricio Macriren aldeko zenbait parlamentarik saioarekin aurrera jarraitu nahi zuten, erretiroaren erreforma onartzeko, azkenean bertan behera uztea erabaki zuten.
Kanpoan berriz dozenaka mila herritar elkartu ziren Gobernuaren erreformaren aurka egiteko. Macriren gobernuak 100.000 milioi peso inguru kendu nahi dizkie erretiratuei. Diru horrekin, defizit fiskala eta Macriren gobernuak sortutako zorrak kitatu nahi ditu.
#Argentina Así tiraba Gendarmería contra los manifestantes. #Represión pic.twitter.com/JV5gVIMft3
— 🇦🇷 (@CasaArgentinaAR) 2017(e)ko abenduak 15